Bizitza duinen alde 🔥
ALTERNATIBA EKOSOZIAL JUSTUA
Norabide aldaketa sakona ezinbestekoa da, eta ezinezkoa izango da gizarte aktibazio eta mobilizaziorik gabe. Asko gara eredu justuago baten alde gauden herritarrak, asko egunero borrokan eta norabide aldaketa horretarako proposamenak egiten gabiltzan eragile sozialak, sindikalak, mugimenduak… Bakoitzaren ekarpena ezinbestekoa da, baina elkarrekin aritzeak indarra ematen digu. Norabide aldaketa hori sustatzeko borroken arteko itsaso bat ehundu nahi dugu.
MAIATZAREN 11n BILBO ETA IRUÑEAN MOBILIZATZEKO DEIA EGIN DUGU Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Euskal Gune Ekosozialistak.