Mahai negoziatzailea edukiz betetzeko exijitu diegu EHI eta EIB patronalei

475

Ostegunean, otsailak 2, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastoletako LABeko delegatuak Donostiako Ikastolen Etxean elkartu gara EHIri eta EIBri mahai megoziatzailea edukiz betetzeko eta negoziazio erreal bat exijitzeko. Eskaera horri lotuta, ikastoletako ehunka langilek sinatutako 5000 eskakizun gutun inguru helarazi dizkiete ikastoletako ordezkariei.
Lan-hitzarmen berriaren negoziazio prozesuan ikastolek, Hezkuntza Lege berriaren testuinguruak sortzen duen ziurgabetasunamaitzakiatzat hartuz, ez dute ia edukirik aurkeztu irailetik hona burutu diren Mahai Negoziatzaileetan.
Administrazioak, bere langileei, aplikatutako lansari igoerak ikastoletako langileei aplikatzera mugatu dira ikastolak. Era horretara, uda honetan kontzertuetan izandako bataz besteko %9 inguruko finantzazio gehikuntza alde batera utziz.
Hori dela eta, ikastolen errealitatera egokitzen den eta langileen lan-baldintzak hobetuko dituen negoziazio erreala aldarrikatzen dugu honako eskakizunetan laburbilduz:
1)Hezkuntza publikoko langileekiko lansari parekatzearen bidean, KPIaren araberako soldata igoerak.
2)Lan karga arintzeko neurri errealak.
3)Lanpostuak mantendu eta plantillak gazteberritzeko errelebo-kontratuak baldintzak betetzen dituzten langile guztientzat.
4) Ikastoletan azpikontrataziorik ez!
5) EIBko ikastoletan meritu, berdintasun eta gaitasun printzipioen araberako sarbide gardena Kontratazio Batzordeen bidez gauzatzea.
LABen nahia eduki hauek Lan-hitzarmeneko mahaian negoziatzea da.

Mobilizazioa-Mahai-Negoziatzailea-edukiz-bete-2023-02-02.