Gaur, otsailaren 22an, LAB, Steilas eta ELA sindikatuok deituta, elkarretaratzea egin dugu goizeko 11:00etan Legebiltzarraren parean EHUko langileen lan-baldintza duinak kalitatezko unibertsitatea eraikitzeko ezinbestekoak direlako!
Errektoretza-taldeak bere ardura hartu behar badu ere, Eusko Jaurlaritzak badu zer esan arazo hauetan; Gasteizko gobernuaren ardura zuzeneko gaiak baitira EHUrentzako finantzaketa duina bermatzea eta 41/2008 Dekretuaren aldaketa.
Guztion inplikazioa beharrezkoa delako, animatu zaitez elkarretaratzean parte hartzera!
MARTXOAREN 6an eta MARTXOAREN 12an GREBARA!






