LOMLOE legeko 95. artikuluaren eragina Lanbide Heziketan

526

(EAE, Lanbide Heziketa)

Pasa den abenduan onartu zen LOMLOE legeak zalaparta sortu du Lanbide Heziketan. Eta ez da gutxiagorako. Izan ere, langileen lanerako baldintza eta aukerak moldatu eta errotik aldatzen ditu. Legearen aplikazioaren nolakotasuna zehaztu ez den arren, LAB irakaskuntzatik zenbait puntu eta eskari argi adierazi nahi dizkiegu EAEn hezkuntzaren eskuduntza duten Lakuako arduradunei:

  1. Lanpostu zerrendetan ez dugu murrizketarik onartuko
  2. Gaur egun irakasle funtzionarioen kidegoan dauden langileek, baita ordezko guztiek ere, gaur egungo lan baldintzetan atzera pausurik ez dugu onartuko.
  3. Etorkizunean hezkuntza sailean lanera gehituko diren irakasle tekniko berriek lan eta soldata baldintza berberak izan ditzatela exijitzen dugu.
  4. Lan berdina burutuko duten irakasle ezberdinen arteko baldintza arrakalarik ez dugu onartuko.
    Azken asteetan, Hezkuntza Sailak bere ardurak Madrilen gain kokatu nahi izan baditu ere, LAB irakaskuntzatik argi adierazi nahi dugu erantzukizuna eta betebeharra duela Lanbide Heziketako langileekiko. Hezkuntza Sailetik sindikatu eta langileei zabaldu nahi izan zaigun lasaitasun mezuaren gainetik, emaitzaren jarraipen estua egingo dugu goian azaldutako 4 puntu horiek errespetatu daitezen. Izan ere, Lanbide Heziketako irakasleek ematen diote EAEko Lanbide Heziketari mandatariek harrotasunez aldarrikatzen duten balio erantsia. Beraz, Lanbide Heziketako irakasleei dagokien errekonozimendu eta begirunea lortzeko mobilizatzeko prest egongo gara.
    Argi geratu da, beste behin ere, hezkuntza burujabe baten beharra eta bide horretan borrokan jarraituko dugu.
  • Gaiaren inguruan, eta Irakasle Teknikoei dagokienez, abenduaren 23an argitaratu genuen artikulua duzu, honako hau:

http://infoadm.org/irakaskuntzalab/14-lab/7739-lomloe-eta-lanbide-heziketako-irakasle-teknikoak-lomloe-y-profesorado-tecnico-de-fp

info_lomloe