LEP eta ordezkagunea, EAEko Sukaldari eta garbitzaileen azken mahai negoziatzailean

429

Atzo izan genuen EAEko Hezkuntza Saileko sukaldari eta garbitzaileen mahai negoziatzailean, plazen estabilizazio prozesuan eskainiko dituzten plazen gehikuntza ekarri zuten. Aurreko eskaintzatik birjartze tasen ondoriozko 18 plaza gehitu dituzte. 2021ean egon diren jubilazioak, ezintasunak eta borondatezko eszedentziak gehitu dituzte.
Administrazioak LEPera atera nahi duen plaza kopurua:

LAB sindikatuak jarraitzen du eskatzen lan-metaketa kontratuen kopurua eskaintzara gehitzea, gure ustez 35 gehiago dira, eta plaza gehiago ateratzeko aukera dagoela. Behin behinekotasun tasa %8ra jaistea du legeak.
 IVAPa izango da LEPa antolatuko duen erakundea hezkuntza sailarekin elkarlanean.
 Maiatzean aurreikusten dute 2021eko abenduaren 31 arte emandako zerbitzuak ikusgai egongo dira Hezigunean. Langile bakoitzak ikusi ahal izango du bere zerbitzu orria eta erreklamazioak egin beharrezkoa balitz.
 Deialdiaren inguruan aipatu zituzten Madrilek ezarri dituen estabilizazio prozesuetarako jarraibideak eta Hezkuntza sailak hauen inguruan dituen asmoak.

  • Laneko esperientziak, askoz jota %90a zenbatzeko aukera.
    • Hezkuntza sailean zerbitzuetako esperientzia (mugarik gabe)
    • Admistrazio publikoko esperientzia (mugatuta)
  • Merezimendu akademikoak, gutxienez %10a zenbatzeko aukera.
    • Azkenengo Lep prozesua gainditzeagatik %5a
    • Euskara Hizkuntza eskakizuna izateagatik, PL1, beste 5%a.

Puntuazioan berdinketa egonez gero proposatzen dute:

  • Azkenengo LEP prozesuan ateratako nota.
  • Kolektiboan Zerbitzuak ematen hasi zen lehena.
  • Abizenaren letra

Eskaintza eta deialdiaren zirriborroaren gainean lanean jarraituko dugu, ekarpenak egingo dizkiogu ahalik eta plaza eta kolektiboko langile gehien egonkortu daitezen.

Ordezkagunea

Sukaldari eta garbitzaileen kolektiboan ere Administrazioak ordezkapenak banatzeko Ordezkagunea martxan jarriko du 2023ko urtarrilean. LAB sindikatuan begi onez ikusten dugu erabakia, aspaldi eskatu baitugu. Ahalik eta azkarren martxan jartzea eskatzeaz gain, gaur egun ematen den egoera jasanezina eta konponbidea behar duela azpimarratu genuen. Ordezkaritzetan ordezkapen guztiak betetzeko baliabide gehiago jarri behar direla azpimarratu genuen.
Ordezkaguneak ordezkapenak banatzeko prozesuaren gardentasuna eta eraginkortasuna bermatuko du, zerbitzua eta langileen eskubideak bermatuz.
Eman diguten proposamena sakon aztertu eta ekarpenak egingo dizkiogu, gaur egun indarrean dugun ordezkoen araudia bete dadin eta hurrengo ordezkoen araudiaren negoziazioan oinarriak jartzeko asmoz.

Bestalde, lan erreformaren ondorioz lan metaketa kontratuak ezin ezingo dira egin 6 hilabete baino gehiagoko iraupenarekin. Hezkuntza Sailak gaur gaurkoz ez daki zein irtenbide emango dion kontratazioari, 6 hilabeteko kontratazioak ez baitio balio zerbitzua aurrera ateratzeko. LAB sindikatuak zerbitzua kalitatez emateko behar besteko bakante kopuruak sortzea eskatu dio administrazioari.

Info_Mahai-negoziatzailea-220406