LEP arteko guztiak bete arte ekoizpen arrazoiengatik kontratuak ezin direla hitzartu gogorarazi diogu Haurreskolak Partzuergoari

122

LABek aurreko ikasturteetan bezala, hezitzaileen lanpostuen zerrendan dauden lanpostu huts guztiak LEP arteko kontratuekin bete arte ekoizpen arrazoiengatik kontratu berriak ezin direla hitzartu gogoratu diogu Haurreskolak Partzuergoko gerenteari.

2022-2023 ikasturtean Haurreskolak Partzuergoak lan metaketen iraupenaren inguruko adostasuna bilatzen saiatu zen eta LABetik argi utzi genion LEP artekoak bete gabe egonda ez genuela beharrik ezer adosteko. 2023-2024 ikasturtean azaroan egin ziren ekoizpen arrazoiengatik lehen kontratuak (Lan Metaketa kontratuak), ez zegoelako LEP artekorik hutsik. Kontratu hauek apirilean bukatzen ziren. 2022ko Estatu EspaƱoleko lan erreformak 6 hilabetera mugatzen ditu, langileen ordezkaritzaren gehiengoarekin adostuz gero urte betera arte luzatzea ahalbidetzen badu ere. Bestetik, ekoizpen arrazoiengatik kontratu bi edo gehiagoren iraupenaren batura 18 hilabetetara mugatzen du 24 hilabetetan zehar. Erreformaren alderdi hau ez da alde sozialarekin negoziagarria.

LAB sindikatua aipatutako Lan Erreformaren aurka agertu da beti. Izan ere, Euskal Herriko langileen lan baldintzak hemen erabakitzeko mobilizatu ginen garai horretan, aipatutako erreformaren inposaketa errefuxatuz, eta gaur egun ere mobilizatzen jarraitzen dugu.

Egoera honek, kalterik baino ez zekarren ordezkoen lan baldintzetan eta ematen dugun hezkuntza zerbitzuaren kalitatean.

Gauzak horrela egoerari aurre egiteko modu bakarra ekoizpen arrazoiengatik kontratuen iraupena luzatzea izan zen eta 2024ko apirilaren 17an Haurreskolak Partzuergoko Lan Hitzarmenaren 14. artikulua aldatzen duen akordioa sinatu genuen https://irakaskuntza.lab.eus/jada-indarrean-dauden-akordio-bi-lortu-ditugu/ adinagatiko murrizketaren akordioarekin batera.

Kontratu hauen iraupena 11 hilabetetara luzatzeaz gain (haurreskolaren azkenenego lan egunerarte) akordioak hezitzaileen Lanpostuen Zerrenda handitzeko mekanismoa jasotzen du, 2024ko urtarriletik abiatuta, bi urtarriletan haurreskola batean errepikatzen diren ekoizpen arrazoiengatik kontratuak (premia bereziko haurrekin egoteko izapidetzen direnak izan ezik) estrukturaltzat joko dira,Lanpostuen Zerrendan txertatu eta LEP arteko kontratuekin hornituko dira (lekualdatze lehiaketa edo oposaketa bidez bete artekoak) eta behin behinekotasuna %5etik behera mantenduko dela.

LABen helburua langile guztien lan baldintzak hobetzea, ongizatea eta egonkortasuna izan eta izango da beti eta horretarako lanean jarraituko dugu mahaietan adostasunak bilatzen eta mobilizazioen bitartez.