Lekualdatze-lehiaketako deialdia ostegunean argitaratuko da Nafarroako Buletinean

356

2021-2022 ikasturteko lekualdatze-lehiaketako deialdia datorren ostegunean, urriak 28, argitaratuko da NAOn, eta parte hartzeko epea urriaren 29tik azaroaren 17ra zabalduko da.

Partehartzea telematikoa izanen da, horretarako Hezkuntza Departamentuak abian jarriko duen web fitxaren bitartez.

Behin betiko plaza hutsak deialdiarekin batera argitaratuko dira. Guk deialdia helaraziko dizuegu ostegunean bertan, informazio guztia izan dezazuen.

Urtero legez, aurtengo lekualdatze-lehiaketarako ere LABen formakuntza-saio bat antolatzen ari gara, nola tramitatu behar duzun azaltzeko eta izan ditzakezun zalantzak argitzeko. Data ezartzen dugunean jakinaraziko dizuegu, izena garaiz ematea ahalbidetzeko.

Jatorrizko informazioa: HEMEN.