Lanpostuen Esleipen Telematikoetarako autentifikazio-sistema berria ezarri du Nafarroako Gobernuak

339

Hezkuntza Departamentutik jakinarazi digutenez, martxoaren 8tik, Lanpostuen Esleipen Telematikoek (LET) Nafarroako Gobernuaren zerbitzu telematikoetara sartzeko autentifikazio-sistema berria dute: Ateka.

Pertsonak Internet bidez LETn eskaera bat aurkeztu behar duenean eta identifikatzeko eskatzen zaionean, Ateka izanen da izapide hori egiteko erabil ditzakeen kredentzial digitalak (cl@ve, ziurtagiri digitala, etab.) eskaintzeko sistema arduraduna.

Gainera, berrikuntza nagusi gisa, Educa erabiltzailea gehitu zaie LET eskaerak aurkezteko baliozko sarbide-metodoei. Educara sartzeko ohiko erabiltzaile-izena da, honela osatu ohi dena: izenaren hasierako letra gehi lehen abizeneko karaktere batzuk gehi bigarren abizeneko karaktere bat (adibidez: pgarciaj). Pasahitza pertsonak berak aukeratzen du, baina gutxieneko segurtasun-baldintza batzuk bete behar ditu: gutxienez 8 karaktere izan behar ditu eta, horien artean, gutxienez letra xehe bat eta zenbaki bat izan behar ditu.

Pertsona Educan alta emanda badago eta kredentzial honekin sartzen den lehen aldia bada, edo pasahitza gogoratzen ez badu, pasahitz berri bat konfiguratzen ahalko du, “Lehenbiziko aldiz sartuko naiz / Ez dut pasahitza gogoratzen” sakatuz eta orrialdeko jarraibideak betez.

Azkenik, gogoratu behar da parte hartzera deitutako edozeinek aldez aurretik egiazta dezakeela bere sarbide-kredentzialek behar bezala funtzionatzen duten, kredentzialak probatzeko web-orrira sartuz.

Jatorrizko informazioa: HEMEN