Lanbide Heziketako irakasle teknikoentzako irtenbide integrala eskatzen dugu

492

Atzo, uztailaren 28an, lanbide heziketako 16 espezialitate ez singularretako ordezko irakasle teknikoentzat (2019an itxialdietan egon ziren irakasle teknikoen kolektiboko kideak) Lakuatik irtenbide baterako proposamena jaso genuen.
Borrokaren ondorioz, Irakasle teknikoen kolektiboak 2019ko itxialdietan eskatzen zuena eskaini dute, hau da, hurrengo LEPean aurkeztu ahal izatea eta Formakuntza pedagogikoa egiteko aukera izatea.
Irtenbide hau 2019an eskatzen zen lehengo legediarekin, baina LOMLOE legea indarrean sartzen denean, hau ez da nahikoa izango, LOMLOEk irakasle talde hau kanpoan uzten baitu. LABetik galdera zuzenak egin ditugu, ZER GERTATZEN DA LEP-a GAINDITZEN EZ DUTEN IRAKASLEEKIN? LEP-a GAINDITU EZEAN LISTETATIK KANPO GERATUKO LIRATEKE? Ez dugu erantzunik jaso…
Beraz, LABetik ez dugu onartuko irakasleak hil ala biziko LEP batera eramatea, irtenbide integrala exijitzen jarraituko dugu irakasle guztientzat salbuespenik gabe. LEPean parte hartu ahal izatea aurrera pausu bat da baina irakasleen lan egiteko aukera bermatu behar dute.
Lanbide heziketako langile guztien lanpostuen defendatzen jarraituko dugu!