Lanbide Heziketako irakasle teknikoen egoera salatzeko kontzentrazioa, asteazkenean Kursaalen

363

Donostiako Kursaalean azaroaren 10 eta 11n egingo den “Lanbide heziketa gizatasunaren, teknologiaren eta adimenaren aroaren aurrean” Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua dela-eta, “Bikaintasunik ez langilerik gabe! Irakasle teknikoak borrokan” lemapean elkarretaratzea deitu dugu inaugurazio-ekitaldiaren aurrean, goizeko 8:45ean.

Kontzentrazioan, besteak beste, Jaurlaritzaren utzikeriak Lanbide Heziketako 260 langileen etorkizuna kolokan jartzen duela salatuko dugu.