Lanbide Heziketa EAE: Lanbide Heziketan ere eduki errealik gabe jarraitzen dugu

119

Hezkuntza Sailak aurkeztutako proposamena ez da nahikoa.

Hezkuntza Sailak aste honetarako deitutako azken Lanbide Heziketako mahai teknikoan Irakasle teknikoen egoera konpondu nahian konponbide posibleak aurkeztu ditu, hala ere, ez nahikotzat jotzen du LAB sindikatuak.

Gaur, urtarrilaren 21ean, Lakuan burutu den Lanbide Heziketako mahai teknikoan gai ezberdinak landu dira. Lehenik eta behin, 2019tik Irakasle teknikoen lan gatazka konpontzeko proposamena jaso dugu. Proposamena ez nahikotzat jotzen du LABek. Haiek proposaturiko irtenbideak ez duelako nahiko bermerik eta zehaztasun faltak dituelako.

Hekuntza Sailak proposamen berria helaraziko digula hitz eman digu. LABek eginiko proposamenak kontuan izango dituztelakoan, irakasle hauek irtenbide justu eta duina izan dezaten lanean jarraituko dugu hurrengo bileretan ere.

Bestalde, bilera monografikoa ere eskatu dugu. Bertan ikasturteko planifikazioaren ordu-kredituen banaketa eta DUALaren antolaketa negoziatu eta arautzeko.