Datorren asteartean Lanbide Heziketako mahai propioa izango da Lakuan irakasle teknikoen inguruko irtenbideak lantzeko.
LAB sindikatuak denbora luze darama Lanbide Heziketarako mahai propioak eskatzen Hezkuntza Sailari. Hezkuntza barruan Lanbide Heziketak dituen berezitasunak modu garden eta arautuan kudeatzeko eta harreman zuzenak izateko.
Irakasle teknikoen afera berezitasun horietako bat da. 2019an LEPean aurkeztu ahal izateko aldarrikapena hartuta, borroka fase bat ireki zen. Borrokaldiari eta negoziazio mahaian egin zen lanketari esker; LEPa baldintzatu eta 16 espezialitate hauek geldiaraztea lortu zen irtenbidea topatu bitartetan. Irtenbide honen negoziaketan, eta pandemia baten erdian, Lanbide Heziketarako lege berria martxan jarri zuten eta irakasle tekniko hauen egoera okertu zen kaleratuak izateko arriskuan jarriz. LABek, langileekin bat eginez, batzarrak eta proposamenak landu ditu langile hauen egoerari irtenbide duina emateko.
Azken mahaian, abenduaren 17an burutuko den mahai teknikoari dagokionez, irakasle teknikoen irtenbidea lantzea eskatu zitzaion Hezkuntza Sailari. Honek bere gain hartu zuen proposamen zehatza egitea.; gaur gaurkoz, ez dugu proposamen horren berririk eta mahaiaren aurretik jasotzea espero dugu. Hala eta guztiz ere, 2019tik luzatzen ari diren irakasle teknikoen borrokarekin bat, LABek langile eta afiliatuekin irtenbide garden, zehatz eta duinak landu ditu.
Hau guztia dela eta, abenduaren 17an burutuko den batzarraren ostean, LABek langile asanblada irekia deituko du, mahaian bertan jorratu dena eta egoera aztertzeko eta lantzeko. Irakasle teknikoa bazara eta egoera honetan bazaude jarri gurekin harremanetan, lanbideheziketa@lab.eus helbidera idatzita edo 666771794 telefonora deituta.
BERRIAK Lanbide Heziketa EAE: abenduaren 17an irakasle teknikoen inguruko mahai teknikoa egingo da