LABek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte, Hezkuntza Sailari marketing kanpaina alboratu, sinatutako akordioa bere osotasunean bete eta 2025-26 ikasturtean ikastetxeak hornitu ditzan exijitzeko.
LABek ikasturte hasieran hezkuntza publikoa indartzeko helburuz abiatutako borrokari STEILAS, ELA eta CCOOekin batera irakasleen kolektiboan deitutako 9 greba egunek eta mobilizazioek jarraitu zioten. Maiatzaren 9an LABek, STEILAS, CCOO, UGT eta Interinok taldearekin batera, lan baldintzak hobetu eta baliabidez hornituko dituen akordioa erdietsi zuen.
Tamalez, eta nahiz eta Begoña Pedrosak Hezkuntza sailburuak medioetan adierazpenak egin dituen bakoitzean hezkuntza kalitateaz aritu den eta baliabideak erdigunean jarri izan dituen, hitzartutako guztia ez da betetzen ari. Negoziazioan baliabideen gaia gatazkatsua izan zen, eta LABek irmo defendatu ondoren soilik txertatu zen akordioan. Zentzu horretan, hezkuntza kalitatea hobetuko duten eta akordioan jaso diren neurri guztiak ezartzeko galdegin dio LABek Hezkuntza Sailari. Izan ere, akordioari esker, ehunka dira sortu beharreko lanpostuak.
Sindikatuak adierazi duenez, LABek izandako jarrera irmoari esker, Hezkuntza Sailak ikastetxe guztietako zuzendaritzei gutun bana bidali zien atzo, barkamena eskatuz eta 2025-26ko ikasturterako ezarri beharreko irizpideak zeintzuk diren adieraziz. LABek hainbatetan adierazi bezala, sailak ondorengo neurriak ezarri behar direla onartu du: etapa guztietan ordu lektiboak murriztea (Haur eta Lehen Hezkuntzan 23tik 22ra eta Bigarren Hezkuntzan zein Lanbide Heziketan 18tik 17ra); euskara indartzeko HIPI eta EUSLE programetan ezarritako ratio berriak zein ordu kreditu gehigarriak ezartzea; edota aniztasunari erantzuteko Pedagogia Terapeutiko, aholkulari eta orientatzaileak esleitzeko irizpide berriak txertatzea. Hala ere, gutunean ez da jasotzen Bigarren Hezkuntzan HEDATZE programan dauden ikastetxetan gehienezko orduak 17 ordu lektiboen barnean jaso behar direla edota ordu lektiboen murrizketaren ondorioz ordu-kredituak esleitu behar direla. Beraz, Hezkuntza Sailak ikastetxe bakoitzean baliabide gehigarriak txertatu bitarte, LABek borrokan jarraituko du, lan zama arintzeko eta hezkuntza eraldatzeko beharrezkoak diren neurriak ezartzeko.
Zentzu horretan, zuzendaritza taldeek ere dagozkien baliabideak alegatuz eta borrokatuz jarraitzen dute. Zuzendaritzak gauzatzen ari diren borroka horri esker, hainbat baliabide lortzen ari dira, baina ez dagozkien guztiak. Sindikatuak adierazi du Hezkuntza Sailari dagokiola ikastetxe bakoitzari dagozkion baliabideak ezartzea eta ez direla zuzendaritza bakoitzak egindako alegazio edo borrokaren araberakoak izan behar. Era berean, Hezkuntza Sailak izandako jarrerak ikastetxeetan urduritasuna eta kezka besterik ez dituela sortu salatu du LABek, presioaren, noraezaren, inprobisazioaren eta itxikeriaren ondorioz.
Urtebete daraman arren, Hezkuntza Sailaren jokamoldea aski ezaguna da. Izan ere, elkarrizketarako eta kontsentsurako diskurtsoa plazaratu arren, negoziaziorako bide guztiak borroka eta mobilizazioei esker ireki eta lortu direla gogorarazi du LABek. Bestalde, sailak sindikatuekin duen harremana itxurakeria besterik ez da. Mahai negoziatzaileetan sinatutakoaren inguruko interpretazio berriak egin, eta akordioan jasotakoa ezeztatzea izan da jasotako erantzun bakarra. Beraz, propaganda utzi eta hezkuntza publikoak urgentziaz behar duen inbertsioa egin dezan galdegin dio LABek.
Azkenik, LABek eskerrak eman dizkie irakasleei, hilabete hauetan guztietan erakutsitako konpromisoagatik eta indarragatik ere, baita gaur mobilizatu direnei ere; besteak beste:
· Araban: Gasteizen Gorbeialde HBI, Koldo Mitxelena BHI, Lakua BHI, Ekialde BHI, Mariturri HLHI, Francisco Baraibar BHI edota Eraiken LHI; Duranan Ikasbidea IPI, Laudio BHI edota Legution Garazi HLHI.
· Bizkaian: Bilbon Cervantes HLHI edo Ibarrekolanda BHI; Zornotza LHII, Santurtzi LHII, Otxandioko eskola, Igorren Inazio Zubizarreta HLHI, Markina BHI, Ondarrun Zaldupe HLHI, Sopela BHI, Gernikan Allende Salazar HLHI, Arratzun Barrutialde BHI, Diman Ugarana HLHI, Zeberion Zubialde HLHI, Durangon Fray Juan de Zumarraga BHI edota Ugao IPI.
· Gipuzkoan: Donostian Amassorrain Ikastola HLHI, Lauaizeta BHI, Antigua-Luberri BHI, Altza BHI, eta Zuhaizti HLHI, Aretxabaleta LHII, Arrasate Herri Eskola, Irunen Toki Alai HLHI eta Pio Baroja BHI, Hondarribin Talaia BHI, Hernani BHI, Elgoibar BHI, Lasarten Oriarte BHI, Urretxun J.M. Iparragirre BHI, Tolosaldea Lanbide Heziketa, Ezkio Itsaso Herri Eskola HLHI, Zumaiako Herri Eskola, Beasainen Loinazpe BHI edota Ereñotzun Txirrita HLHI.
Aurrerantzean ere LABek determinazio berdinarekin borrokan jarraituko du langileekin batera ikastetxe guztietan maiatzaren 9an sinatutako akordioa bete arte. Era berean, zuzendaritzekin elkarlanean jarraituko duela adierazi du sindikatuak akordioa betetzen dela bermatzeko. Azkenik, sindikatu sinatzaileak akordioaren defentsan batasun sindikala mantentzera deitzen ditu.
– Argazki galeria:
Allende Salazar ikastetxea1 (Gernika) Allende Salazar ikastetxea2 (Gernika) Altza BHI (Donostia) Aretxabaleta LHII Arrasate Herri Eskola Barrutia HLHI (Arratzu) Barrutialde LH (Barruti) Beasain BHI Bermeo BHI Bizarain BHI (Orereta) Cervantes eskola (Bilbo) Txorierri BHI Dimako eskola Ekialdea BHI (Gasteiz) Elgoibar BHI (Batxilergoa) Elgoibar BHI (DBH) Eraiken (Gasteiz) Federico Baraibar (Gasteiz) Fray Juan Zumarraga (Durango) Garazi eskola (Legutio) Gorbeialde HBI (Gasteiz) Hernani BHI Ibarrekolanda BHI 1 (Bilbo) Ibarrekolanda BHI (Bilbo) Igorreko eskola Ikasbidea IPI (Durana) Intxaurrondo Ikastola (Donostia) Iparragirre BHI (Urretxu) Irale (Gasteiz) JM Barandiaran (Leioa) Koldo Mitxelena BHI1 (Gasteiz) Koldo Mitxelena BHI1 (Gasteiz) Koldo Mitxelena (Orereta) Lakua BHI (Gasteiz) Lauaizeta (Donostia) Laudio BHI Leizaran institutua (Andoain) Lemoa Lizardi BHI (Zarautz) Luzaro eskola HH (Deba) Luzaro eskola (Itziar) Luzaro eskola LH (Deba) Mariturri HLHI (Gasteiz) Bekobenta eskola eta institutua (Markina) Bekobenta eskola eta institutua (Markina) Mendaro ikastola Miguel de Cervantes (Gasteiz) Oñati BHI Oriarte BHI (Lasarte) Otxandioko eskola Pio Baroja BHI (Irun) Salburua (Gasteiz) San Andres eskola (Eibar) Santurtzi LHII Tolosaldea Lanbide Heziketa Ugao eskola Zabalarra eskola (Durango) Zornotza LHII eta Urritxe BHI Zubiri-Manteo BHI (Donostia) Zumaiako herri eskola Amara Berri Urbieta (Donostia) Pio Baroja BHI (Irun) Las Viñas HLHI (Santurtzi) Zuhaizti (Donostia) Zuhaizti (Donostia) Koldo Mitxelena, Markolako eraikina (Orereta) Luberri (Donostia) Toki Alai HH (Irun) Txirrita (Ereñotzu)