LABek gaur Haurreskoletan 63 eta sukalde eta garbiketan 15 lanpostu gehiago lortu ditu, sinatu zituen akordioak borrokatu eta judizialki salatzearen ondorioz

455

Sukalde eta garbiketan (2023ko azaroan) eta Haurreskoletan (2024ko apirilean) sinatutako akordioetatik lanpostuak sortzera behartu du LABek Hezkuntza Saila gaurko kontziliazio saioetan.

Ondorioz, irailean 15 lanpostu berri sortuko dira sukalde eta garbiketan. Haurreskoletan, beranduenez urrian, 63 lanpostu berri . Akordio hauek ez betetzeagatik LABek bide judiziala hasita zuen.

LABek gaurkoan akordioa egon ahal izateko baldintzak ezarri ditu eta Haurreskolak Partzuegoak eta Hezkuntza sailak onartu dituzte, akordioa ahalbideratuz. Gainontzeko sindikatuak atxikitu egin dira eskaera guztietara. Haurreskoletan STEILAS (akordioaren sinatzailea LABekin batera) eta ELA. Sukalde eta Garbiketan (akordioaren sinatzaileak UGT eta CCOO LABekin batera ) eta ELA.

Hauek dira lortutakoak, Haurreskolak Partzuergoan 63 lanpostu eta:

  • Lanpostu hauek urria bukatu baino lehen sortu behar dira eta 2025eko irailaren 1ean sortu direla ulertuko da ondorio guztietarako.
  • Lanpostu hauek Lanpostuen zerrendan sortu (LEP) eta ordezkoen araudiaren arabera (kontratu hobekuntza bezala) eskaini bitartean Produkzioagatiko kontratuak hitzartuko dira, hauek irailaren 10ean eskaini dira eta irailaren 11n indarrean sartuko dira
  • Legez produkzioagatiko kontratuak hartu ezin dituzten hezitzaileak kaltetuei irailaren 1etik lanpostu hauek sortu bitartean dagokien puntuazioa aitortuko zaie.

    Hauek dira lortutakoak, Haurreskolak Partzuergoan 63 lanpostu eta:
  • Sortu behar diren errebisioa egingo da.
  • Lanpostu hauek iraila bukatu baino lehen sortu behar dira eta 2024ko irailaren 1ean sortu direla ulertuko da ondorio guztietarako.
  • Lanpostu hauek Lanpostuen zerrendan sortu eta ordezkoen araudiaren arabera eskaini bitartean Produkzioagatiko kontratuak hitzartuko dira.
  • Legez produkzioagatiko kontratuak hartu ezin dituzten hezitzaileak kaltetuei irailaren 1etik lanpostu hauek sortu bitartean dagokien puntuazioa aitortuko zaie.

Akordioa hauek beteko direnaren bermea izateko kontziliazio saioak hitzartu dira iraila eta urrian. Beste behin LABek borrokak merezi duela erakutsi du. Sinatutakoak ez betetzeak borrokatuko ditugu kaleetan eta epaitegietan.