LABek bat egin du gaur Adostuz kolektiboak Gasteizko parlamentu aurrean egin duen kontzentrazioarekin

589

2022ko ekainean aurretiazko erretiroa dela eta ordaintzen zen saria ez galtzeko epaitegiek emandako ebazpena eman zenetik Jaurlaritzak ez du inolako ordainketarik egin eta murrizketarekin jarraitzen du.

Hortaz, LABek berriro ere eskatzen dio Jaurlaritzari erretiroa hartu eta beraien pentsioan galera izan zuten langile guztiei dagozkien sariak ordaintzeko. Horrekin batera, oraindik indarrean dagoen murrizketa hau leheneratzeko neurriak adostea eskatzen diogu, negoziazio mahaietan gazteberritze plan gehigarriak adostearekin batera.