LABek adierazten du Kristau Eskola eta IZEA Patronalek lan gatazka gainditzeko giltza dutela negoziazio mahaira edukiak ekarriz

187


LABek gatazka desblokeatzeko lan kargak arintzeko neurriak, langileak birkokatzeko bermedun prozedura hitzarmenean txertatzea eta langile publikokoekin soldata ekiparatzeko bidean eros ahalmena berreskuratzeko proposamena mahai negoziatzailera ekartzea eskatzen die Kristau Eskolak eta AICE-IZEA patronalei.

Gizarte Ekimeneko lan-hitzarmena berritzeko borrokan hamahirugarren greba eguna egin dute gaur sektoreko langileek. Gaurkoan ere Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimo gehiegizkoen aurrean milaka langile bildu dira Gasteizko, Donostia eta Bilboko kaleetan. LABek berriro ere adierazi nahi du ikastoletan lorturikoa Gizarte ekimeneko mahaira ekarri behar dela eta bide horretan, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei eduki horiek mahai negoziatzailera ekarri behar dituela eskatzen die, lan gatazka konpondu nahi badute.

Zehazki, hurrengoa eskatu du LABek: 2024rako %15etik gorako soldata igoera, 0-2 urteko hezitzaileen soldata 2 urteko hezitzaileekin parekatzea, lan-hitzarmenean bermeduna izango den birkokapen klausula jasotzea eta lan zamak jaisteko neurri konkretuak. Haur eta Lehen Hezkuntzan ordu osagarri gehiago norberaren lanetarako izan behar dira, DBHn ikastoletako lan-hitzarmenean dauden neurriak ekarri behar dira eta Lanbide Heziketan bikoizketak arautzeko prozedura zein konpentsazio ordu gehigarriak behar dira.

LABek patronalei eskatzen die eskakizun gehigarri horiek mahaira ekartzeko eta bere prestasuna adierazten die negoziazioetan jarraitzeko. Are gehiago, eduki horiek mahai negoziatzailera lehen bait lehen ekartzea exijitzen dio eta negoziazioei bide emateko eta gatazka gehiago ez luzatzeko.

Bestetik, LABek adierazi nahi du soldaten ekiparazioa langileek lortu duten garaipen handia dela eta langileen eros ahalmena berreskuratzeko tresna oso baliogarria dela. Ez dugu ulertzen sindikatu batzuek zergatik ez duten ekiparazioaz hitz egin nahi, mahai gainean dauden edukien artean %18ko eta %20ko igoerak daude, hau da, Gizarte ekimeneko langileek langile publikoen soldata berdina kobratzeko igoerak. Gainerako sindikatuei galdetzen diegu ia zergatik uko egin behar dioten langileek igoera horri. Borroka honen garaipena izan daitekeen igoera osoari uko egiten behar al zaio?

Negoziazio mahaiak aupatutako edukiekin deitzen ez diren bitartean, LAB gainerako sindikatuekin batera greba eta mobilizazio dinamiketan jarraituko dugu, diskurtso propioarekin, langileek behar dutena eskuratu arte.

Euskal Herrian, 2024ko urtarrilaren 24an

PDF Embedder requires a url attribute