LAB Sindikatuak epaitegietara joko du EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek Greba Amaierako Akordioan adostutako etapa guztietan ordubeteko arreta zuzeneko jaitsiera bete dezaten

282

Gainerako akordioko edukiak ez badituzte betetzen, epaitegietara jo beharko dute ostera ere

Ikastetxeetako ordezkariek eta langileek hainbat ekintza eta mobilizazio egin dituzte Greba Amaierako Akordioa GAA betearazteko. Izan ere, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek oztopoak ipini dituzte 2024ko otsailaren 5ean sinatu zuten akordioa betearazteko.

Duela 19 hilabete GAA, Gizarte Ekimeneko Patronalek eta sindikatuek sinatutakoa da, non, konpromisoa hartu zuten 2025-2026 ikasturtean etapa guztietan arreta zuzeneko ordu bat gutxiago ezartzea. Ekainean, afera hau salatzeko mobilizatu zen LAB eta irailaren 1ean ikasturte berria hasi denez eta adostutakoa ez dutenez aplikatu, bide judiziala martxan jarri du.

Gogoratu behar da, 2024ko otsailaren 5ean sinatu zela GAA Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan. Akordioa 14 greba egun eta hainbat mobilizazioei esker sinatu zen eta hau, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako mahai negoziatzailean ordezkaritza daukaten patronalek eta sindikatu guztiek sinatu zutela.

Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalen fede txarra argia da, 2024-2025 ikasturte amaieran, akordatutakoa ez betetzeko jarraibideak bidali baitzituzten ikastetxeetara.

LAB Sindikatuak bide judizialari ekitea erabaki du, gatazka kolektiboko demanda aurkeztuz EAEko Auzitegi Nagusian, etapa guztietan arreta zuzeneko ordu beteko jaitsiera erreklamatzeko.

Patronalek borondatea izanez gero, egoera bideratzeko aukera izango dute irailaren 25ean burutuko den negoziazio mahaian, bertan, GAA-an hitzez hitz adostutako eduki guztiak jasoko dituen Lan Hitzarmen proposamena aurkeztuz.

Hala ez bada, LAB Sindikatuak akordioan jasotako eduki bakoitza betearazteko unean une, bide judizialari ekinez eta mobilizazioak aktibatuz.

LABek irmoki Hezkuntza Sailaren jarrera salatzen du baita ere, eta behingoz langileen soldata ekiparazioan eta lan baldintzen homologazioan urratsak eman ditzala exijitzen dio.

Euskal herrian 2025ko irailaren 17an

2025-09-17_LAB_GizarteEkimen_EU