LAB, bigarren indarra NUPeko lan kontratupeko irakasle-ikertzaileen kolektiboan

409

Gaur NUP/UPNA unibertsitate publikoan, lan-kontratua duten irakasle-ikertzaileen kolektiboaren artean egin diren Hauteskunde Sindikaletan, LABek 5 delegatu lortu ditu, 2017an lorturiko emaitzak hobetuz. Aurten, zerrenda bat gehiago aurkeztu den arren, LABek aurreko hauteskundeetan lorturiko emaitzak mantendu ez ezik, delegatu 1 gehiago lortu du, hirugarren indarra izatetik bigarrena izatera pasatuz.

LABetik eskerrak eman nahi dizkiogu hau posiblea egin duten guztioi, baita egindako lanagatik zoriondu ere.