Kristau eskola eta AICE-IZEA patronalek EAEko hitzarmena inpugnatu dute, tutoretza-gehigarriak direla-eta

499

EAEko Gizarte Ekimeneko patronalek, Kristau Eskola eta AICE-IZEA, berriro ere adostutakoa baliogabetu eta argitaratu berri den hitzarmena inpugnatu dute. Maiatzaren 26an izandako PRECOa adostasunik gabe bukatu zuen, eta Patronalek epaitegira eramango dute auzia, ebazpen juridiko baten bitartez ez betetzea justifkatzeko asmoz.
Inpugnazio horri gehitu behar zaio birkokapen lan-poltsaren prozedura oraindik ere ez dutela adostuta sinatzaileen artean.
Ezer berririk ez . Grebarekin amaitzeko akordioa presaka sinatu zutenean ohartarazi genuen: akordioak ez zuen beteko zenaren bermerik, eta denborak LABi arrazoia eman dio.
Egoera larri honen aurrean LABek Patronalei akordioak betetzea exijitzen die eta beste sindikatuei akordioak betearazteko mobilizatzeko deia egiten diegu.