Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak biharko greba eta mobilizazioak ikusezin bihurtzeko ahaleginak dira

545
EAE, Hezkuntza

EAEko sindikatu guztiok Irailak 15erako deituriko greba aurrean, Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak salatu dugu ohar bateratuan. Orain arte kontuan hartu ez duten segurtasunaren bermearen aitzakiaz, inoiz baino zerbitzu minimo handienak ezarri dituzte; % 100ekoak garbiketari dagokionean.

Zerbitzu minimoak egin behar izanez gero, honako kartel ikusgai bat jar dezakezu, grebarekin bat egiten duzula adierazteko:

Itzulera osasuntsuaren aldeko kanpaina Nafarroan

Bihar ere, arratsaldeko 18etan, itzulera osasuntsua eskatzeko eta Hezkuntza Komunitate Foruak deituta, elkarretaratzea dago Gaztelu Plazan. Horretaz gainera, kanpaina bat martxan dago:

http://infoadm.org/14-lab/7316-itzulera-osansungarri-baten-aldeko-kanpaina-campana-por-una-vuelta-saludable

EHUn ere, bizitza eta osasuna erdigunera

EHUko Ikasturte Hasiera ekitaldiarekin bat eginez, LABetik segurtasun- eta kontziliazio-neurriak ere eskatu ditu LABek Bizkaia Aretoan egindako elkarretaratzean.