Itunpeko eta Ikastoletako ituna sinatu dugu Nafarroa Garaian

424

Afiliazioaren gehiengo zabalaren oniritzia jaso ondoren, SEPNA-FSIE, UGT, USO etaCCOOrekin batera, Nafarroako Itunpeko Akordioa sinatu du LABek.
Azken bi hilabetetan gehiengo sindikalaren ekimenari esker (LAB, SEPNA-FSIE eta UGT) negoziazioak azkartu dira. Gimeno Kontseilaria buru duen Nafarroa Garaiko Hezkuntza Departamentuak uko egin dio berriz ere sindikatuekin negoziatzera hiruko mahaian (administrazioa, patronalak eta sindikatuak). Patronalen egoitzetan eta Hezkuntza Departamentuan hainbat elkarretaratze burutu ondoren, azken akordioarekiko murrizketarik ez eta hainbat hobekuntza dituen akordioa lortu dugu. ELAk batasun sindikalari uko egin ondoren, negoziazioetan eta mobilizazioetan ez du parte hartu.

Akordioaren puntu garrantzitsuak hauek dira:
Iraupena: 2022ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31 arte.

✅ Aurreko akordioa mantendu, besteak beste:
– 57 urtetik aurrerako ikas-orduen murrizketak.
– Errelebo kontratuak.


✅ Akordioaren berrikuntzak hauek dira:
• 57 urtetik aurrerako ikas-ordu murrizketa ikaslerik gabe egoteko konpromisoa (zaintzarik ez, jolasaldirik ez …)
• Langile guztien (irakasle eta zerbitzuetakoak) soldatek administrazioko langileek dituzten ehuneko igoera berberak izanen dituzte soldata analogiari eutsiz.
• Ordaindu gabeko baimenak 7. egunetik aurrera ordezkapenak ordainduko dira. 3. eta 6. egunen artean baldin eta arrazoia hauetariko bat bada:
– senideak 2. gradu arte, gaixotasuna tarteko.
– haurren egokitzapenerako.
– formaziorako, zuzendaritzaren baimenarekin.
• Formazio lekua bermatuta kasu hauetan:
– Onlineko formazioan, beti ere tutoretzarik ez bada behar.
– “Instituzionala” den formazioa.
– Gainontzeko ikastaroetan leku kopurua handituko da.