Irati Tobar Eguzkitza idazkariak: aurrez aurreko eskoletara itzultzearen alde baina neurriak zorroztuta

492

Omicron aldaeraren kutsatze azkarra ematen ari delarik, eta hurrengo astean ikastetxeetara itzultzearen aurrean, LABek aurrez aurreko eskolen aldeko apostua egiten du, baina beharreko neurriak hartuta. Izan ere, abenduaren 22an LABetik salatu genuen bezala, Osakidetzan egiten ari diren murrizketek eragin negatiboa izan dute Hezkuntzan. Adibidez, COVID positiboen arakatzaileak kendu zituzten, eta horrek eragina izan du ikastetxeetan, non langileek egin behar izan duten kasuen jarraipena eta ez duten jakiterik izan positiboen kopurua. Era berean, Irati Tobar Eguzkitzak gaur goizean Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako adierazpenetan, salatu duenez, ez da baheketen protokoloa martxan jarri.

Beste aldetik, EAEko Hezkuntza Sailak ez ditu neurriak langileekin negoziatu, Osasun Sailak kudeatzen duela argudiatuz, baina azken finean langileak dira krisia kudeatzen ari direnak.

Amaitzeko, Tobarrek salatu duenez, ez da bidezkoa produkzioa eta kontsumoa ez gelditzeko neurriak hartzea, eta Hezkuntza, berriz, ixtea aurreikustea. Eta atzeratzeko aukeraz galdetuta, “Horrela baloratzen badute datu epidemiologikoek hori esaten dutelako eta Osasun Sailak baloratu duelako, salbuespen egoera batean gaudela egingo genuke, baina ez dugu entzuten enpresak edo lana gelditzen ari direnik” erantzun du.

Elkarrizketa osoa: HEMEN