IRALE ikastaroen jarraipena eta ordu-iraupena mantentzea eskatu diogu EAEko Hezkuntza Sailari

402

Urtarrilaren 12an EAEKO Hezkuntza Sailak aldebakarrez IRALE ikastaroak eteteko erabakiaren aurrean,
honakoa adierazten dugu:

Erabakia jakin bezain laster, Hezkuntza Sailari IRALEn liberatutako langile kopuruaz eta zerrenden egoera zehatzaz informazioa emateko eskatu geniola, eta oraindik ere ez dugula honen inguruko erantzunik jaso.

Ordezkapenen datuen gardentasuna eskatzen dugu ez dadin izan hartutako erabaki hau langileen lepotik egindako beste aurrezki ekonomiko bat.
Aurrez aurreko klaseak denontzako lehentasuna izanik ere, irmotasunez eskatzen diogu Hezkuntza Sailari erabaki honek ez dezala ekarri IRALE ikastaroak bertan behera uztea edota ikastaroen orduak murriztea, urgentziazkoa baita era berean, eskoletan euskara eta euskal kulturaren ezagutza eta erabilera sustatzeko baliabideei eutsi eta indartzea.
IRALEak eteteko erabakia baino bi egun lehenago, Jokin Bildarratz sailburuak publikoki adierazi zuen zein zen ordezkapenen egoera eta hauek betetzeko egiten ari ziren ahalegin handia. Beste behin gogorarazi nahi diogu egoerari aurre egiteko beharrezkoa eta urgentziazkoa dela hezkuntza komunitateko agente guztion arteko elkarlana.

IRALEAK-eten