
Gaur, Bilboko Guggenheim Museoan kontzentrazioa burutu du LABek Hezkuntza Sailak antolatutako Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketaren atarian. LABek Lanbide heziketa euskaldundu eta baliabidez hornitzea eskatu du. Izan ere, irakasleen gatazka laboralaren erdian daude eta azken bi asteetan hezkuntza publikoko irakasleak Gasteiz, Bilbo eta Donostiako kaleak bete eta indar erakustaldiaren ondoren Hezkuntza Sailak zerbitzua hobetuko duten baliabideak eztabaida publikoaren erdigunean jarri dituen arren erdigunean jarri dituen arren, akordio baterako idatzizko proposamenik eta mahai negoziatzailerik deitu gabe jarraitzen du.
Urtarriletik apirilera bitarte egindako bederatzi greba egun hauetan irakasleek hezkuntzarekin duten konpromisoa argi geratu da. LABek hainbatetan aldarrikatu izan duen bezala, irakasleek ere mezu argia helarazi diote Hezkuntza Sailari, hezkuntza publikoa indartu behar dela, alegia. Hau da, lan baldintzak hobetu eta hezkuntza kalitatea hobetuko duten eta ikasleak erdigunean jarriko dituen baliabideak eta neurriak behar direla. Lanbide Heziketan, gainontzeko etapetan bezala, behar beharrezkoa da bitartekoak jartzea eta irakasleak zein langileak euskalduntzeko neurriak eta planak garatzea
Hezkuntza Sailburuak zein Lehendakariak azken hilabeteetan egindako prentsa agerraldietan edota publikatutako iritzi artikuluen bidez hezkuntza publikoa indartzeaz aritu eta hezkuntza kalitatea bermatzeko baliabideak txertatzea beharrezkoa dela adierazi dute behin eta berriz. Hala ere , azken greba egunetik astebete igaro den honetan, sailak ez dio hitzez adierazi duten hori idatzizko proposamenean jaso ezta mahai negoziatzaile baterako deialdirik jaso ere.
Beraz, Hezkuntza Sailak izandako jarrera itxiaren aurrean LABek ezinbestekotzat jotzen du mobilizazio dinamikarekin aurrera jarraitzea akordio duin bat lortu arte.
2025-04-09-LAB_lanbide-heziketa_EU