Irakasleak EAE: Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetako irakasle talde batek itxialdia burutu du bart Oarsoaldean

303

Hezkuntza publikoko greba zikloko deialdiaren aldarrikapenekin bat egiten dute, eta ekimen honen bidez, otsailaren 26 eta 27ko grebak indartzea da beraien helburua.


Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetako irakasle talde batek gau bateko itxialdia burutu du bart Oarsoaldeko eskola batean. Hezkuntza publikoko greba zikloko deialdiaren aldarrikapenekin bat egiten dute, eta ekimen honen bidez, otsailaren 26 eta 27ko grebak indartzea da beraien helburua.

Irakasleon lan-baldintzak hobetuko dituen akordio arautzaile berria behar dugu, eta horretarako, beharrezkoa izango da grebek jarraipen handia izatea.

Kalitatezko hezkuntzaren bidean, irakasleak zuen artean antolatu eta ikastetxe ezberdinetan itxialdiak, ekimenak…egitera animatzen zaituztegu!

Jarraian ikasturte hasieran LABetik egin genuen dekalogoan jasotako aldarrikapenak:

IrakasleakEAEA5_logoBerria