Hezkuntza Sailak, arazo teknikoak medio, atzoko milaka irakasleen ikasturte hasierako esleipenak bertan behera utzi zituen beste behin
Estruktural bilakatu da ikasturte hasierako hautaketa prozesua ireki ondoren esleipenak atzeratu behar izatea, langileengan suposatzen duen guztiarekin. Sailak arrazoi desberdinak erabili izan ditu sortutako arazoen aurrean, izan arazo informatikoak zein teknikoak.
Baina LABek arazoa sakonagoa dela salatu nahi du, izan ere, honen atzean inprobisazioa eta planifikazio kaxkarra dago, baita Lakuan dagoen baliabide pertsonal zein informatikoen gabezia ere.
Egutegi berria zehaztasun guztiekin jaso eta berau betetzea eskatzen du LABek, langileek berme eta denbora nahiko izan dezaten aukeraketa modu lasai eta egokian egiteko.
Horrez gain, zerbitzu publikoak jasaten ari diren okertzearen aurrean LABek administrazioak behar dituen baliabide pertsonal zein informatiko egokiak ezartzea exijitzen du. Era berean, Hezkuntza publikoa baliabidez hornitzea eskatzen jarraituko dugu.
Administrazioari hainbat zalantza eta kezka bideratu ondoren, hauek dira gaur-gaurkoz eman dizkigun erantzunak:
- Esleipenen hasiera ostiralean goiz/eguerdi partean (ordua konfirmatzeke) zabaltzea aurreikusten da, astelehenean 12:00ak arteko tartearekin.
- Gainerako epeak berdin mantenduko direla aurreikusten da.
- Irakasle guztiek prozesua osorik egin beharko dute eta aurrez egindako eskaerak ezabatu egin dira.
Informazio gehiago izan ahala jakinaraziko dizuegu.
Oharra-2025-07-09


