Irakasleak EAE: Borrokak eragin eta baldintzatutako mahaia

442

Kalitatezko hezkuntza publikoak behar duen beharrei erantzun gabe jarraitzen du Hezkuntza Sailak

Gaur, martxoak 19, mahai negoziatzailea izan dugu Lakuan. Mahai negoziatzaile hau martxo eta apirileko greba zikloa iragarri ondoren iritsi da, eta beste behin ere, Hezkuntza Saila negoziatzera eramateko bide eraginkorrena borroka eta mobilizazio dinamikarekin lotutakoa dela azpimarratu nahi dugu.

Gaur, martxoak 19, mahai negoziatzailea izan dugu Lakuan. Mahai negoziatzaile hau martxo eta apirileko greba zikloa iragarri ondoren iritsi da, eta beste behin ere, Hezkuntza Saila negoziatzera eramateko bide eraginkorrena borroka eta mobilizazio dinamikarekin lotutakoa dela azpimarratu nahi dugu.

Deialdia igandean jaso bagenuen ere, atzo arratsalderarte ez genuen azken zirriborroaren dokumentua idatziz jaso. Azken zirriborro honetan zehaztapenak falta dira, eta ez dio kalitatezkoa hezkuntza publikoak behar duen beharrei erantzuten.

Lan zamari dagokionez, azken zirriborrotik ez da ia aurrerapenik egon; ordu jaitsiera bat jasotzen du Haur eta Lehen Hezkuntzan, baina Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketan ez dago horretarako bermerik. Lan burokratikoa jaisteko neurri zehatzik ere ez da aipatzen dokumentuan.

LABek hor jartzen du azpimarra: lan zamaren jaitsieran eta baliabideetan. LABentzat estrategikoak diren eremuetan baliabide gehigarriak jarri behar dira, aniztasunari erantzuteko, euskalduntzea bermatzeko eta ikuspegi feminista txertatzeko, bereziki. Horretarako, figura espezifikoak eskatzen ditugu ikastetxe guztietan. Egindako lanari esker, ostiralerako deitu nahi duten mahaian figura horiek lantzeko proposamen bat bidaliko duela adierazi du Hezkuntza Sailak.

Gazteberritzeari dagokionean, ahoz azaldutako neurriak era zehatz batean jaso behar ditu artikulatuak. Bertan, 60 urtetik erretiro adinera bitarte murrizteko aukera ematen du, baita horiek metatu ahal izatea ere, urtebeteko lizentzia baten bidez. Hala ere, aurrez aipatu moduan, idatziz zehaztasunez jaso behar da.

Ordezkoen lan baldintzei dagokionez, korapilo nagusiena den udako kobraketan 2010eko akordioan jasotzen zen filosofiara gerturatu behar da baldintzarik gabe, izan ere, Sailak egindako azken zirriborroan ez du horretarako bermerik ematen.

Erosalmenaren atalean, 2. eta 3. seiurtekoen bitartez %2 inguruko igoera proposatzen du irakasle guztientzat.

Hezkuntza Sailak mobilizatzen jarraitzeko bidea baino ez digu uzten. Urtarril eta otsaileko greba zikloan sekulako indar erakustaldia egin genuen irakasleok, eta orain ere, bide horri eusteko indarra erakutsiko dugu. Horrekin batera, azken bi asteotan egindako foroetan bezala, LABen komunitatea osatzen dugun afiliatuekin elkarlanean jarraituko dugu akordio arautzaile berriaren aldeko borrokan.

Martxoaren 25, 26, 27an eta apirilaren 1 eta 2an irakasleok grebara!

INFO_2025-03-19-1