Irakasleak EAE: aste honetako mahaien laburpena

48

Atzo eta gaur, abenduak 18 eta 19, bi mahai izan ditugu Lakuan, hirugarren mahai negoziatzailea eta plantilla esleitzeko irizpideen akodioaren Jarraipen batzordea, hurrenez hurren. Mahai negoziatzailean hurrengo gaiak jorratu ziren: Berritzeguneak ordezkatuko dituen dekretu berria, 2025eko Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako EPEaren datuak eta egutegia, eta Berratxikipen dekretu berria; Jarraipen batzordean 2022ko maiatzaren 26ko Mahai Sektorialaren Akordioaren Segimendua.

MAHAI SEKTORIALA

Hasteko, ikaskuntzarako berrikuntza eta inklusioa, bizikidetza, aniztasunaren kudeaketa garatzeko zentroak sortu eta lanpostuen zerrendak onartzeko dekretu berriaren azalpena egin zuen Hezkuntza Sailak; bertan, Berritzeguneak ordezkatuko dituzten bi eremuen berri eman ziguten. LABek ekarpenak egin dizkio aipatutako dekretuari, eta abenduaren 26 arteko epea dago oraindik langileek ekarpenak egiteko. Bestalde, aipatutako hainbat gai mahai negoziatzailera ekarri beharra aldarrikatu dugu, soldatak esaterako.

2025eko EPEari dagokionez, egutegiaren eta plaza eta espezialitate kopuruen proposamena helarazi zigun administrazioak. Guztira 1.268 plaza eskainiko dira; kopuru hori karrerako funtzionarioen erretiroek eta heriotzek sortutako hutsuneei estatu espainolak inposatutako %20ko birjartze-tasa gehituz kalkulatzen da. Enplegua sortzeko estatu espainolak ezartzen dituen mugak gainditu behar dira, beharrezkoak diren lanpostuak sortu eta egonkortzea hemen erabakiz. Bestetik, egutegiaren proposamena behin-behinekoa izanik, ekarpenak egingo dizkiogu. Gogoratu behar dugu EPE eredu berriaren aldeko apustua egiten dugula, eta hori helarazi genuen beste behin ere.

Azkenik, Berratxikipen dekretu berriaren nondik norakoak azaldu zituen Hezkuntza Sailak; LABek bere ekarpenak aldez aurretik helarazi zizkion.

JARRAIPEN BATZORDEA

Akordioa garatzeko bi figura daude oraindik aplikatzeke: IKT eta AKA. Lanpostu horiek perfilatu eta horren inguruko monografikoa egin dezala adierazi du LABek, datorren jarraipen batzordean negoziatu eta lehenbailehen ikasetetxeetan baliabide gehigarri hauek txertatzeko.

Jaiotze-tasaren jaitsierarekin eta matrikulazio galerarekin, 2023/2024 ikasturtetik 2024/2025 ikasturtera, 2.639 ikasle gutxiago ditugu Haur eta Lehen Hezkuntzan; horrek akordiorik gabe ekar lezakeen gela galeren aurrean ratio-murrizketa aplikatzeak lanpostuen mantentzea, baliabide gehigarriak eta lanpostuen gehikuntzak ekarri ditu.

HEZKUNTZA PUBLIKOA INDARTU!!!

Abenduak-19-info