Ikasturte hasiera Haurreskolak Partzuergoan

502

2021-2022 ikasturtearen lehenengo Infoa eskaintzen dizuegu, bertan azken berriak jasotzen diutugla:

  • Haurreskolak Partzuergoak lanpostuen zerrenda mantendu eta esleipenak ez egiteaz gain, abuztuaren amaieran, finko eta LEP artekoen desplazamenduak egiteko ezohiko deialdia burutu da eta kontratupean dauden ordezkoak mugitzen hasi da.
    (Lan Hitzarmenaren 13. artikuluan behin-behinean atxikipena aldatzeko -mugimenduak- prozedura eta desplazatuak izateko hurrenkera zehazteaz gain, mugimendua gauzatzeko bi eguneko aurrerapenarekin egiteko beharra zehazten dela. Horrela izan ezean, langileari 2 jai egun emanda konpentsatuko zaio).
  • Haurreskolak Partzuergoak 2021-2022 Ikasturte hasierari begira egindako lehenengo proposamenean ez zuen kontingentzia plana jasotzen eta 168 mugimendu aurreikusten zuen. Uztailean izandako mahai negoziatzailean LABek egindako ekarpenari esker, kontingentzia planak aurrera eraman ahal izateko errefortzuak ezartzeko konpromesua hartu zuen Partzuergoak eta hasieran proposatutako desplazamenduen erdia baino gehiago eta haurreskola txiki batzuk irailean ixtea ekidin ditugu.
  • Hauek dira Haurreskolak Partzuergoak eta Administrazioak hartutako kompromesuak:
  1. Covid errefortzuak irailaren 1tik:
    • Unitate bakarreko haurreskoletan:
    ◦ 8 haur > geletan: jardun osoko hezitzaile bat gehiago
    ◦ 8 haur< geletan: 2 hezitzaile
    • 2-3 unitateko haurreskoletan: hezitzaile bat gehiago
    • 4 unitatetik gorako haurreskoletan: 2 hezitzaile gehiago
  2. Aurten egin diren aparteko orduen erabilpen ankerrik ez egiteko konpromesua.
  3. Ordezkapenak lehen momentutik egingo dira 2018an LABek sinatutako akordioan jaso zen bezala.
  4. Epez kanpo matrikulazioak kudeatuko dira.

Zuen haurreskoletan pertsonal hornikuntzari begira aipatutako baldintza hauek betetzen ez badira, koordinatzaileei Partzuergoan eskaera egiteko gomendioa ematen dizuegu. Horrez gain, ezezkoa jasotzen baduzue LAB sindikatuarekin harremanetan jar zaitezte.

INFO-1._-21-22-IKASTURTE-BERRIA