Ikastolek % 0,5 lansari igoera aplikatuko dute, aldebakarrez

411

Azarotik aurrera eta atzerabegirakoz. Gure eskaeretatik oso urruti egoten jarraitzen du.
Urriaren 26an izandako Lan Hitzarmen Mahaian, Ikastolen Elkarteak eta EIB-ek % 0,5eko soldata igoera aplikatuko dute oinarrizko soldatan eta antzinatasunean kategoria guztietan.


Administrazioak bere langileei ezarri dien soldata igoera berbera aplikatuko da Ikastoletako langileenzat ere. Igoera hau Azaroan gauzatuko da, baina urtarriletik atzera eraginkortasuna izango du.
Lansari igoera hau, LABek aldarrikatzen duen eros ahalmenaren mantentzetik eta sare publikoko langileekiko homologaziotik oso urrun egoten jarraitzen du. Urtea baino gehiago pasa da Hitzarmen berria negoziatzeko mahaiak deituak izan zirenetik. Zoritxarrez ez da egon inongo aurrera pausurik edukien inguruan.


LABek beti adierazi du, negoziatzeko eta adostasunetara heltzeko duen borondatea eta bide horretan pausoak eman nahi ditu. Horregatik Ikastolen Elkarteari eta EIBri , benetako edukiz jantzitako Lan Hitzarmen Mahaia hurrengo asteetan biltzea exijitzen die. Hau horrela izan ezean, ikastoletako langileak mobilizatzera deituko ditu sindikatuak.

Euskal Herria, 2023-10-27

PDF Embedder requires a url attribute