Ikastolak Nafarroa Garaia: % 0,5eko ordainsari-igoera

168

Ikastola eta Itunpeko eskoletako langileoi 2025ko urriko nominetan Nafarroa Garaiko Administrazioko langileei abuztuan emandako % 0,5eko ordainsari-igoera bera aplikatuko zaigu, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Hala ere, LABek mantentzen du igoera hau ez dela nahikoa eta ordainsari taularen KPIarekiko eguneratzea galdegiten du, azken urte hauetan langileok jasaten ari garen erosmen ahalmen galera oraingoan ere ez delako berreskuratuko.

Ildo berean, aurreko ikasturtean sinatutako Itundutako Irakaskuntza eta Ikastoletarako Akordioa salatzen dugu. UGT, SEPNA eta CCOOk 2028ra arteko onartu zuten itun hau langileon eskubideak murrizteko tresna da. Bereziki larria iruditzen zaigu Hezkuntza Departamentuak akordio hori justifikatzeko gobernuaren egoera ekonomiko larria aitzakiatzat hartu izana, eta, bitartean, Maria Chivite lehendakariak Nafarroako egoera ekonomikoa ona dela publikoki aldarrikatzea.

2025-2026 ikasturtean ere Hezkuntzako langileoen eskubide eta lan baldintza duinen alde borrokan jarraituko dugu.

INFO-2025-09-08-1