Ibarrekolanda BHIn Arte Plastiko eta Musika eta Arte Eszenikoetako Batxilergoak kentzea zentzugabekotzat jotzen du LABek

462

LAB sindikatuak guztiz zentzugabekotzat jotzen du Ibarrekolanda BHIko Arte Plastiko eta Musika eta Arte Eszenikoetako Batxilergoak kentzea, are gehiago, erabaki hau EAEko Hezkuntza Sailak hezkuntza-komunitate eta familiei bizkarra emanez hartu zuela jakinda.


Aurreko ostiralean, martxoaren 18an, Ibarrekolanda BHI-ko langileak LABekin jarri ziren harremanean, Hezkuntza Sailak egun batetik bestera hurrengoa jakinarazi ziela salatuz: orain arte eskaintzen zituzten Arte Plastiko eta Musika eta Arte Eszenikoetako Batxilergoak ez direla mantenduko datorren kurtsotik aurrera.
Erabaki hau guztiz zentzu gabekoa dela uste du LABek, izan ere, Ibarrekolanda BHI erreferentea da irakaskuntza artistikoetan. Ikastetxeak dituen ezaugarri eta proiektuagatik aukeratzen dute ikasleek, hain zuzen ere, bertan burutzea ikasketak. Era berean, eskaintza artistikoek egun duten espazio txikia are gehiago murrizten dela uste du LABek.
Ulertezina da erabakia nola hartu duen Hezkuntza Sailak, hezkuntza komunitatearekin inolako kontrasterik egin gabe. LABen ustez erabakia modu parte-hartzailean hartu beharko litzateke, OOGa izanik hezkuntza komunitatearen ordezkaritzarako organo erabakitzailea. I

barrekolandako BHI-ko langile zein familiei egun batetik bestera jakinarazi diete erabakia. Besteak beste, martxoaren 28an zabalduko den aurre-matrikularako prest dituzten ate irekien jardunaldiak kolokan jarriz.
Hori dela eta, LAB Sindikatuak Hezkuntza Sailari erabaki honetan atzera egitea eskatzen dio, Ibarrekolanda BHI institutuko langileen eta familien eskaerak kontutan hartuz.

Bide batez, Ibarrekolanda BHIn Arte Plastikoa eta Musika eta Arte Eszenikoen batxilergoa egon dadin aldarrikatzeko mobilizazioetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen du LABek.