Homologazio bidean, EAEko Ikastolen lan-hitzarmenaren negoziazioan soldata-igoera osatu beharreko urratsa

670

Martxoaren 30ean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastoletako Lan-hitzarmen mahaia bildu zen. Gai askoren artean Lan-hitzarmen berriaren negoziazioari ekitea eta Ikastolen Elkarteak eta EIBk, aldebakarrez, lansarietan %2ko igoera aplikatzea erabaki zuten. Horretaz gainera, honako gaiak tratatu ziren:

1) Lan-hitzarmen berriaren negoziazioa. 2021eko Lan-hitzarmena salatu ostean, hitzarmen berria negoziatzen hasteko prozedura abiatu da. Hemendik maiatzera gure afiliatu eta delegatuekin hitzarmen berrirako eskakizun plataforma osatzeari ekingo zaio.
2) Lansarien igoera. Ikastolen Elkarteak zein EIBk, aldebakarrez, ordainketa eskuordetutik jaso duten %2ko igoera aplikatuko dute langile guztien oinarrizko soldatan zein antzinatasunean. Igoera apirileko nominan gauzatuko da eta atzeraeraginkortasuna izango duurtarriletik. Lan-hitzarmen berriko negoziazioan soldata igoera hau osatu beharko litzateke.
3) Sukaldeko langileen ratioak eta garbitzaileen metrajea zehazteko batzordea. Azken Lan-hitzarmenean kolektibo hauetako langileen egoera aztertu eta ratio proposamen bat egiteko batzordea eratzea adostu zen. Batzorde hau bere ibilbidea egiten ari da eta lehen emaitza bezala ikastoletan zein errealitate dugun ikusi da.
Kezkaz bizi dugu ikastoletako sukaldeen %68a, jangelako begiraleen %58a eta autobusetako begiraleen %38a kanpo enpresen esku egotea. Langile hauek gure hezkuntza komunitateetako kide direla sinesten dugunez ezinbestekoa da zerbitzu hauek zuzenean
ikastolek kudeatzea. Horrez gain, ekainerako sukaldeko langileen ratioak zein garbitzaileen metrajeak Ikastolen Elkartearekin adosteko konpromisoa berresten dugu.
4) Antzinatasuna. Azken urteetan hainbat epaitegik sei hilabete baino kontratu etete motzagoak izan dituzten langileen antzinatasuna lehen kontratuko datatik aitortu behar dela ebatzi dute. Egoera horretan dauden langileek ikastoletan erreklamazioak sartzeko eskubidea dutela gogorarazten dugu. Eskari hori egiteko bidelagun izango duzue LAB. Gai honen harira, Hezkuntza Sailari dei egiten diogu dagokion ardura har dezan, eta ordainketa eskuordetuan egin beharreko aldaketak ahalik eta azkarren bidera ditzala exijitzen diogu.

Soldata Taula:

Info-Lan-hitzarmeneko-mahaia-2022-03-31