Hitzarturiko kontratazioa martxan jarri du Haurreskolak Partzuergoak

619

Hilabete bat beranduago, gaur Haurreskolak Partzuergoa hasi da alde sozialarekin adostutako kontratazio berria martxan jartzen.
Izan ere, uztailaren 23an izandako Mahai Negoziatzailean LAB sindikatuak egindako proposamenei esker, hainbat konpromiso lortu ziren: desplazamendu batzuk ekiditen zituzten irizpideak, ikasturte hasieratik kontingentzia protokoloarekin lotutako errefortzuak ezartzea, aparteko ordurik ez egitea eta 2018an LABek sinatu zuen akordioan jasota dagoen ordezkapen guztiak betetzea.
Konpromiso horiek ez dira bete bere osotasunean ikasturte hasieratik eta horregatik, LAB sindikatuak erreklamazio eta eskaera zehatza egin zien Mahai Negoziatzaile eta Zuzendaritza Batzordean parte hartzen duten Gerente eta Administrazioko kideei.
Gaur bertan, Partzuergotik kontratazio berria eskaintzen hasi da eta konfirmatu ahal izan dugun moduan, bi dira eskaintzen ari diren kontratazio motak:
• Ikasturte hasieratik ordezkatuta ez zeuden murrizketa edota baimen eta lizentzien ordezkapenak: Kasu honetan, kontratuaren amaiera guztiz lotua dago ordezkatzen den titularraren egoerarekin; baja medikua, murrizketa, eszedentzia edota bestelako baimena bukatzen denean, ordezkapen kontratua amaitzen da: ORDEZKAPEN GIDA.
• Covid errefortzurako lan metaketak: Ekainaren 30a arte egiten ari dira eta kontuan hartu behar da, hitzarmenak zehazten duen moduan, lan-kontratu hauek gehienez bederatzi hilabetekoak izan behar direla.
Gai honen edota edozeinen zalantza izanez gero, deitu LABeko egoitzetara konfiantza osoz.

INFO-5._-HITZARTUTAKO-KONTRATAZIOA-MARTXAN