Hijas de la Cruz ikastetxeko enpresa-komitearen agerraldia EAEko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean

484

Otsailaren 22an, Bilboko Solokoetxe auzoan kokaturiko Hijas de la Cruz ikastetxeko enpresa-komiteko ordezkariek itxieraren iragarpenak bertako familia eta langileengan, baita auzoan ere, sorturiko egoera azaldu zuten EAEko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean.

Bertan, enpresako komiteko eta LABeko kidea den Rodrigo Abadek Bilboko Alde Zaharrean behar den hezkuntza-eskaintzan ikastetxearen jarraipenak duen garrantzia azpimarratu zuen, inguruan dauden Atxuri eta Mujikako eskola publikoek ez baitute leku handirik auzoak beharrei erantzuteko.

Agerraldi hau itxiera ezagutu zenetik ikastetxeko langile eta familiak egiten ari diren mobilizazio eta eragileekiko kontaktu-bileren barruan kokatzen da.