Hezkuntza sailak bere sukaldarien ordezkapenak betetzeko enpresa pribatuetako sukaldariak kontratatu dituela salatzen du LABek

92

Hezkuntza saileko sukaldarien ordezkapenak betetzeko arazoa aspalditik dator. Behin eta berriro zerrendak irekitzea eskatu eta ordezkoak falta direnerako protokolo baten beharra mahaigaineratu badugu ere, gure harridurarako, aste honetan enpresa pribatuetako langileak kontratatu dituzte publikokoak ordezkatzeko.

Hezkuntza Saileko sukaldeetako ordezkapenak betetzeko arazoa ez da konpontzen ordezkapenak ere pribatizatzen, kontrako bidea hartu behar du Hezkuntza Sailak. Horretarako hezkuntza publikoan inbertsioa handitu eta kolektiboaren lan baldintzak hobetu behar ditu, lanaldi partzialekin bukatu, ordezkoen araudia negoziatu, soldata igo eta funtzioak zehaztu, besteak beste.

Pribatizazioarekin bukatzeko urratsak ematea eta pribatizatuta dituzten zerbitzuen publifikazioa eskatzen du LABek.

Gero eta arrazoi gehiago ematen dizkigute mobilizazioetan jarraitzeko, horregatik egin ditugu grebak urtarrila eta otsailean, eta gauzak aldatu ezean borrokan jarraitu beharko dugu.

2025-02-28-LAB_sukalde-eta-garbiketa_ELEBI