Heziketa Bereziko langileen aldeko sententziak lortu ditu LAB sindikatuak

427

Alde batetik, “lan-legepeko finko” izaera aitortzen diren bi sententzia langileen aldekoak izan dira.

2022ko abenduan Auzitegi Gorenak argitaratutako ebazpen judizial batek aukera ematen digu oposaketak gainditu arren, oraindik behin behineko kontratua duten langileen egoera salatu eta finkotasuna eskatzeko.
Auzitegi honek, langile finko izateko eskubidea aitortzen die behin-behinean kontratatuak dauden langile hauei. Aldi baterako kontratazioan eman den iruzurra onartzen du eta langile horiek berdintasuna, meritu eta gaitasuna jada erakutsi dutela aitortzen du.
Gauzak horrela, gainontzeko lan-legepeko kolektiboetan egin duen bezala, LAB sindikatuak Heziketa Bereziko hezitzaileen egoera salatu zuen. Lanpostu hutsak betetzeko 2007 eta 2008an burutu ziren hautaketa-prozesuak gainditu arren, plazarik gabe gelditu ziren eta gaur gaurkoz aldi baterako kontratazio abusu-egoeran dauden langileen egoera epaitegietara eraman genuen.
Ikusteko dago, EAEko Hezkuntza Sailak ebazpena errekurrituko duen.

Beste aldetik, “mugagabe ez finko” izaera aitortuz sententzia irmoak lortu ditugu. Azken hauek COS kontratuak estrukturalak direla salatuz lortu ditugu.


Bitartean, LAB sindikatutik gure eskubideak negoziazio kolektiboaren bitartez, kaleetan, enpresetan, erakundeetan eta epaitegietan lortzeko lanean jarraituko dugu.
BORROKAK MEREZI DU!