Heziketa berezia. Mahai negoziatzailea: Lan hitzarmen osoaren proposamena aurkeztu digu Hezkuntza sailak

304

Gaur, ekainak 13, Hezkuntza saileko Lan legepeko irakasle eta hezitzaileen mahai negoziatzailea izan dugu eta lan hitzarmen osoaren proposamena aurkeztu digute.

LABetik balorazio sakonagoa egingo badugu ere, LABek Hezkuntza sailarekin 2023ko ekainean sinatutakoak jasotzen dituela ikusi dugu. Besteak beste, HLE, ZHI eta transkribatzaileen soldata Haurreskolak Partzuergoko haur hezitzaileekin parekatuko litzatekeela jasotzen da. Honek %16ko igoera ekarriko luke. Funtzioen eguneraketa kolektibo guztietan eta plantillak esleitzeko irizpideak finkatzeko hurrengo ikasturtean negoziatzeko proposamena ere barnebiltzen da. Lanpostuak mantentzeko konpromisoa eta behin-behinekotasun tasa %5etik igoko ez dela jasotzen da. Eta hurrengo EPE ereduak eta plazen kopurua negoziatuko dela ere ekarri dute.

Bestalde, ekoizpenagatiko kontratuen iraupena 10 hilabetetara luzatzea proposatzen da eta errepikatuko balira LPZra gehituko liratekeela. Urteko lanaldia 1462 ordukoa izatea proposatu dute. Ikastetxean egon beharreko denbora 30 ordukoa. ZHIetan eta HLEetan 25 orduko arreta zuzena eta Fisio eta OTetan 23 ordukoa.

LABetik adierazi dugu 20 urte dituen lan hitzarmena berritzeko gehiengo sindikala beharrezkoa dela.

Datorren asterako ekarpenak egitekotan gelditu gara. LABen argi dugu hezkuntza saila honekin egindako negoziazioa azken burura eraman behar dela. Horregatik datorren asterako negoziazio mahaia deitzea exijitu dugu eta mahai horretara ekarpenak kontuan hartuko dituen proposamen berria ekarri behar dutela.