Heziketa Berezia EAE: Ordezkapen-kontratuei eta lanaldi partzialeko lanpostu hutsei uko egitea

115

Hezkuntza sailak hezitzaileek lanaldi osoko eta partzialeko ordezkapenak egiteko bitarteko kontratuei eta lanaldi partzialeko lanpostu hutsak betetzeko bitarteko kontratuei uko egitea aurkezteko epea irekiko du astelehenean.

  • Ukoak aurkezteko epea: maiatzaren 12tik 19ra bitartean, biak barne.
  • Uko egiteak telematikoki aurkeztuko dira Hezigune bitartez.

Informazio guztia Hezkuntza saileko web orrian aurkituko duzu.

OHARRA: Hezkuntza sailak astelehenean mahai parekidera deitu ditu sindikatuak esleipen egutegia eta hurrengo ikasturterako aurreikuspenak negoziatzeko.

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

AZKEN-BERRIAK-25-05-09-UKO-EGITEAK