Heziketa Berezia EAE: Merezimendu lehiaketa – Azterketa medikua

111

Hezkuntza Sailak hautatuak izan diren heziketa bereziko lan legepeko langileek egin beharreko azterketa medikuari buruzko informazioa argitaratu du gaur.

Gaurtik aurrera, hautatu guztiek (emaila jaso ez badute ere) azterketa medikua egiteko hitzordua erreserbatu dezakete.

Informazio guztia Hezkuntzako web orrian duzu. Hezkuntzako orrian, HAUTATUAK atalean sartu. Atal horren barruan, OSASUN AZTERKETA azpi-atalean dituzu argibideak eta jarraitu beharreko pausuak ikusgai.

ADI egon eta bertan argitaratutako informazio eta dokumentu guztiak ondo irakurri.

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

AZTERKETA-MEDIKOA-25-02-18-1-1