Gaur, abenduak 11, Hezkuntza sailak lan legepeko irakasle eta hezitzaileen mahai negoziatzailearen deialdia bidali digu. Mahaia abenduaren 19an burutuko da eta jorratu beharreko gai bakarra, hitzarmen berria izango da.
LABek 2026ko abenduaren 31a arteko iraupena izango duen hitzarmen berria sinatuko du gehiengo sindikalaren babesa jasotzen badu. Modu horretara, eta 20 urteren ondoren, 2023ko ekainaren 1ean LABek Hezkuntza sailarekin sinatu zuen Akordio laboralean jasotakoaz gain, Heziketa Bereziko hezitzaileontzat onurak ekarriko dituen lan hitzarmena izango dugu; gainera, ordezkoen araudia, plantillak esleitzeko irizpideak eta jardun erdiko lanpostuak osora pasatzeko negoziazioa zabalduko da.
Lotura honetan duzue hitzarmen honek jasotzen dituen lan baldintzen laburpena.
Lortzera goaz!
BERRIAK Heziketa Berezia EAE: LABek 2024ko abenduaren 19an hitzarmena sinatuko du