Martxoaren 25, 26, eta 27an eta apirilaren 1ean eta 2an Heziketa Bereziko hezitzaileek elkartasuna adierazi dezagun.
Datozen greba egunak, hezitzaileontzako lan egun arruntak dira eta ohiko ordutegiak bete behar ditugu. Zerbitzu minimoen bitartez irakasleek bete behar dituzte grebalarien hutsuneak.
EAEko eskola publikoetako irakasleek kalitatezko hezkuntzaren bidean Hezkuntza Sailak euren lan baldintzak hobetu, dezan eskatzeko beste 5 greba egun erregistratu dituzte, martxoaren 25, 26 eta 27an eta apirilaren 1 eta 2an. Ostiralean sukalde eta garbiketako langileen lan hitzarmena sinatu genuen, beraz, zorionak!
Greba egun hauen aurrean Heziketa Bereziko hezitzaile guztioi greban dauden irakasleei elkartasuna adieraztea dagokigu.
Horretarako, alde batetik, greba egunekin zerikusi duten elkarretaratze eta ekintzetan parte hartzera dei egiten dizuegu. Bestalde, idatzi honekin batera doakizuen karteltxoa inprimatzea eta greba egunetan leku ikusgarri batean eramatera gonbidatzen zaituztegu; hartara grebarekin bat egiten duzuela adierazteko aukera izango duzue.
Greba egunak izanik, hezitzaileontzat lan egun arruntak direla argi eduki behar dugu eta gure ordutegiari xehe-xehe jarraitu beharko diogu, besteak beste, lan pertsonalerako saioak errespetatuz. Zerbitzu minimoen bitartez irakasleek bete behar dituzte grebalarien hutsuneak, eta ez dira onargarriak hutsune hauek betetzeko hezitzaileen ordutegien birmoldaketak. Irakasleen artean antolatu beharreko zaintzak egitea ez dagokigu. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleekin egon behar gara egunero egiten dugun moduan, bestela eginez gero, greba eskubidea urratzen ariko ginateke eta.
Hortaz, kalitatezko hezkuntzaren bidean grebarekiko elkartasuna adierazi!
Gora langileon borroka!
INFO-Heziketa-Berezia_2025-03-24Pegatina-elkartasuna-1