Gaur, ekainak 19, ikastetxeetako esleipenen emaitzen inguruko mahai parekidea izan dugu. Hezkuntza sailak esleipena akatsez beteta egon dela aitortu du eta guztia bideratzeko sindikatuok egin dugun lana balioan jarri du.
Ikastetxeetako esleipena
Atzo, ekainak 18, ikastetxeetako esleipenen behin-betiko ebazpena, baietsi eta ezetsitako erreklamazioak eta zerrenda argitaratu ziren Hezigunea atarian:
- Hezigunea/ Izapideak langile sailarekin/ Heziketa Bereziko ikastetxeen esleipena/berriak
LABeko ordezkariok, esleipena berme guztiekin egiteko traba eta akats asko egon direla adierazi dugu. Ekainaren 3ko INFOAn esan genizuen bezala, ekarpenak etengabe egin ditugu eta esleipenen irizpideak bateratzea ofizioz egitea eskatu genuen. Baina administrazioak alde bakarrez beste erabaki batzuk hartu zituen. Horren ondorioa oraindik ere behin betiko zerrendan akatsak egotea izan da.
Behin-betiko zerrendan dauden akatsak zuzentzeko epe bat zabaltzea eskatu diegu LABetik. Administrazioak zuzenketak eskatzeko email bat zehaztuko du ebazpen baten bidez. Ez dira erreklamazio berriak onartuko, bakarrik behin-betiko zerrendari loturiko akatsen zuzenketak.
Adinagatiko murrizketa
2025-2026 ikasturtean adinagatiko murrizketa izango duten langileen behin-betiko zerrenda argitaratu gabe dagoela gogorarazi diogu hezkuntza sailari. Erreklamazioak jaso dituztela eta pendiente duten lana dela onartu zaigu.
Ikasturte Hasierako Esleipena (COCU)
Prozesu hau bukatuta, Ikasturte hasierako esleipenarekin (COCU) hasiko gara ekainaren 30ean.
Egun horretan, prozesua deitzeko ebazpena, lurralde historikoa, lanaldia eta destinoa aldatzeko ebazpena, gidak eta parte hartzaileen egoerari buruzko informazioa argitaratuko dituzte. COCUan ikasturte honetan ekoizpenagatiko kontratu bezala eman diren lanpostuak bakante bezala aterako direla baieztatu digute gaurkoan.
Gainera, lan hitzarmenean jasotakoaren ondorioz sortuko diren kontratuak eskainiko dira COCUan ekoizpenagatiko kontratu gisa. Egoera hau, aurreikuspenak behar bezala ez egitearen ondorio direla argi dugu LABen.
Birbaremazioen behin-betiko zerrenda lehenbailehen argitaratzea ere eskatu dugu.
Lan hitzarmenaren publikazioa eta kontratuen sinadurak
Gai hauen inguruan zaharrak berri. Data zehatzak eskatu ditugun arren, gaurkoan ere ez digute ez ere argitu, Laster izango dela, besterik ez.
INFO-250619-