Heziketa Berezia EAE: Heziketa Bereziko hezitzaileen ordezkoen araudi berria lortu dugu!

540

2024ko abenduaren 19an LAB, STEILAS eta UGTk sinatutako lan hitzarmen berrian jasotakoari jarraituz ordezkoen araudi berria negoziatu, adostu eta sinatu dugu. Ondorioz, ordezkoen araudi berria lortu dugu!

Aldi berean, 25-26 ikasturterako COCUan eskainiko diren ekoizpenagatiko kontratuak hobetzeko akordioa sinatu dugu.

Ordezkoen araudi berria

Gaur, ekainak 25, Hezkuntza Saila eta lan legepeko irakasle eta hezitzaileen hitzarmenaren sinatzaileak adostasun batera heldu gara. 2025eko irailaren 1etik aurrera, ordezko langileen lan baldintzak hobetuko dituen araudia indarrean jarriko da. Lan hitzarmena sinatzea ezinbestekoa izan da adostu berri dugun araudia lortzeko.

Araudi honek 2024ko abenduaren 19an sinatutako lan hitzarmenaren III. eranskina ordezkatuko du.

Gaur lortutakoak, mugarri berri bat ezartzen du Heziketa Bereziko ordezko hezitzaileon lan baldintzetan. LABek orain indar guztiak jarriko ditu baliabideak esleitzeko irizpideen negoziazioan.

COCUan eskainiko diren ekoizpenagatiko kontratuak

Hitzarmen berriaren ondorioz, lortutako 300dik gorako lanpostuak LPZn sartzea gobernu kontseiluak momentuz baimendu ez duenez, ikasturte hasierako esleipenean ekoizpenagatiko kontratu eran eskainiko dira. Horrek, kalte egiten die langileei eta lanpostuen izaerari. Gauzak horrela, LABek proposatutako akordioa sinatu dugu lan hitzarmeneran sinatzaileok.

Akordio honi esker, 2025-2026 ikasturteko COCUrako soilik, ekoipzenagatiko kontratu hauek 12 hilabeteko iraupena izango dute, hau da, kontratu horiek 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra artekoak izango dira.

Gainera, kontratu horiek sinatzen dituzten pertsonek lehentasuna izango dute plaza horretan

jarraitzeko, 2026ko irailaren 1ean bakante bihurtzen direnean. Lehentasun honetaz baliatuko diren langileak 2026-2027 ikasturteko esleipen prozesuetan bakante izaera dutenen baldintza beretan parte hartuko dute.

Lanpostu horiek 2025eko irailaren 1etik bakante izaera izango dute ondorio guztietarako. Beraz, adostasun honek ere, hitzarmenean sinatutako %5eko behin-behinekotasun tasa jaisteko bidean kokatzen gaitu.

Lanpostu hauez gain, 25-26 ikasturtean errepikatuko diren beharrak eta uko egiteen ondoriozkoak bakante gisa aterako dira.

Baliabideen esleipenen irizpideak

Gai hau nahasmen eta korapilo gehien sortzen dituena da. Gaurkoan, administrazioak ez ditu bere etxekolanak eginda ekarri. LABek hitzarmenean jasotakoaren arabera ikasturtea bukatu baino lehen negoziatu eta adostasunetara iristea exijitu du eta gure ekarpenak aintzat hartuko dituen proposamen berria mahai gaineratzea. Horretarako, hurrengo bilerarako data zehaztu dugu eta adostasunetara heltzeko beharrezkoak diren bilerak egiteko prestutasuna adierazi dugu. LABeko ordezkariok presionatzen jarraituko dugu kolektibo guztietan nahikoa hezitzaile lortu arte.

Hitzarmenaren sinadura

Prozedura guztika gaindituta uztailean hitzarmena sinatzea aurreikusten da. LABetik hurrengo mahai negoziatzailean sinatzea eskatu dugu. Administrazioak bere aldetik beharrezko kudeaketa guztiak egingo dituela adierazi digu. Edozein kasutan, irailaren 1erako indarrean egongo dela esan du.

Ordezkoen birbaremazioen behin betiko zerrenda

25-26 ikasturterako ordezkoen behin betiko zerrendak argitaratu dira. Lotura honetan duzue ikusgai.

Merezimendu lehiaketaren ondoriozko kontratuen sinadura

Kontratuak uztailean zehar sinatu beharko dira. Salbuespenez abuztuan sinatzeko aukera emango dela adierazi digu sailak. Informazio zehatzagoa izaterakoan helaraziko dizuegu.

INFO-2025-06-25