Heziketa Berezia EAE: Gaur ez da hitzarmena sinatu

142

Hezkuntza Sailaren arduragabekeriak ez du lan hitzarmena sinatzeko baldintzarik bermatu

Gaur, urriak 29, lan hitzarmena sinatzeko mahai negoziatzailea deituta zegoen. Hezkuntza sailak ez du bere ardura bete eta ondorioz ez da posible izan hitzarmen berria sinatzea.

Ostiralean sindikatuoi bidalitako azken proposamenean adostu gabeko eduki berriak eta akatsak zeudenez, LABetik ezinbestekoak diren zuzenketak bidali genituen. Ekarpen horien erantzunik ez da egon eta gaur ez dute sinatzeko dokumenturik ekarri.

Hau horrela, datorren asterako gure zuzenketak kontuan hartuko dituen azken proposamena helaraztea eskatu dugu eta behin betiko dokumentuarekin mahai negoziatzaile bat deitzea eskatu dugu.

Oroitarazten dizuegu, LABek ez duela gutxiengoan sinatuko.

Beraz, hitzarmen honen negoziazioa pikutara ez bidaltzeko hezkuntza sailari arduraz jokatzea eta hitza betetzea exijitzen diogu.

LEP merezimendu lehiaketaren bukaerari dagokionean, langileon eskubideak bermatzen ez dituen akordio bat proposatu zaigu. Administrazioak prozesu hau 2024ko irailerako bukatu ez izanaren ondorioak ez ditugu langileok gure gain hartuko. Beraz, LABek ez du akordio proposamen hau babestuko.