Heziketa Berezia EAE: Adostutakoa bete dadin lanean gaude LABen

411

LAB sindikatua Lan Hitzarmenaren jarraipen etengabea egiten ari da ikasturte hasieratik, adostutakoa bere osotasunean betetzen dela bermatzeko.

Soldata ekiparazioa

Hezkuntza legearen testuinguruan LABek eta Hezkuntza sailak sinatutako akordio laboralean, hezkuntza laguntzako espezialista, transkriptore eta zeinu hizkuntzako interpreteen soldatak Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen soldatekiko ekiparazioa jasotzen da. LABek Lan Hitzarmenaren negoziaziora eraman zuen hau eta uztailean sinatutako (LAB, Steilas eta UGT) lan hitzarmenean jaso eta iraileko nominan gauzatu da ekiparazioa 2025eko urtarrileko atzera eraginez. Sinatutakoari jarraituz, hilabete honetako nominan doiketaren %60a egin behar zen eta 2026ko urtarrileko nominan gainontzeko %40a. Igoeraren kopuruak kontrastatzen ari gara administrazioarekin, lehenbailehen argitze aldera.

Irailaren 25eko Mahai Parekidea

Irailaren 25ean lan legepeko irakasleen eta hezitzaileen Lan Hitzarmena sinatu genuen sindikatuok (LAB, Steilas eta UGT) Hezkuntza Sailarekin bildu gara mahai parekidean, ondoren, ordezkaritza duten gainontzeko sindikatuekin mahai negoziatzailea izan genuen.

Bi mahaietan, LABetik oso argi utzi dugu plantillak esleitzeko irizpideak adostea dela gure lehentasuna eta horretan dihardugu. Lanketa hau aurreko ikasturteaan hasi genuen eta LABetik etengabe ekarpenak egin ditugu eskola guztientan baliabide nahikoak egoteko eta ikasleek berain garapenean behar dituzten elementu guztiak eskura izateko.

Bestetik, lan hitzarmen berriarekin lortutako jardun jeitsiera eskola gutxi batzuetan aplikatzeko momentuan arazoak sortzen ari dira. LABek afera hau Mahai Parekidera eraman zuen. Lan Hitzarmeneko 23. artikuluko 2. puntuan jasotzen den bezala, hezitzaileen bigarren taldekoek, transkriptoreak izan ezik, jardunaldi osoko langileek, ikasleekiko arreta zuzeneko 5 ordu izango dituzte egunean, eta material prestaketa, koordinazio eta beste eginkizunetarako ordu bete izango dute egun bakoitzean.

Eskola batzuetan arazoak daude hau bete ahal izateko, beraien ordutegia edota egutegia dela eta. Administrazioak eguneko lanaldian zehaztatuta dagoena bete ezin den kasuetan (5 orduko arreta zuzena eta ordu 1 lan pretsonala) gehienez 30 orduko asteko lanaldi presentziala bermatu beharko dela adierazi zigun. Edonola erelan hitzarmenean jartzen duen modura 30 ordu astean ikastetxean inolaz ere ezin dela gainditu.

Legedia estatutik aldatu zenetik, ezinezkoa da administrazio publikoan gaur gaurkoz jubilazio partziala eta txanda kontratua gauzatu. Hori dela eta, une honetan Lan Hitzarmenean jasotzen den adinagatiko murrizketa besterik ez dago. Egoera honi behin behineko irtenbidea emateko, LABetik hainbat bide arakatzen ari gara administrazioari lehenbailehen proposamen bat helarazteko.

Hainbat arazo daude murrizketak ordezkatzeko momentuan (adinagatikoak, zaintzagatikoak…) eta honek eskoletako egunerokotasuna hankaz gora jartzen du. Kontuan izan gainera, adinagatiko murrizketaz baliatzeko eskubidea dutela langileek nahiz eta ordezkoa izendatuta ez egon.

Gure kolektiboaren ebazpenak ez du murrizketa disfrutatzeko eskubidea ordezkoarekin lotzen. LABetik argi utzi genuen, Lan Hitzarmenean jasotzen den guztia eskoletan bermatuta egoteko ardura administrazioarena dela eta zuzendaritzei informazio zuzen eta argia bidali diezaieten eskatu ere.

Ordezkoen araudi berria betetzeko ezinbestekoa da Ordezkagune plataforma egokitzea. Salatu nahi dugu egokitzapen hau ez dagoela oraindik egina eta ondorioz arazoak areagotzen ari direla, adostutakoa ezin delako bete teknikoki (bide zaharretatik-tramitagune- egin behar da uko eta ez lanerako prest jarri). Honi lehenbailehen irtenbidea emateko eskatu diogu administrazioari.

Halaber, Gizarte langileen zerrendak irekitzea eskatu dugu. Lan hitzarmeneko ordezkoen araudian ezartzen den moduan heziketa bereziko ordezkapen zerrenda guztiak irekita mantendu behar dira. Gizarte langile zerrendak aldiz, urteak daramatzate itxita eta ondorioz ordezkapenak betetzeko zailtasunak daude. Zerrenda hauek irekiko dituztela adierazi ziguten, adostutakoari jarraituz.

Bukatzeko, urriaren 7an argitaratuko dute meritu lehiaketako bigarren esleipen osagarria eta hori eta gero (data ez digute zehaztu), behin prozesua bukatuta, kalte ordaina ofizioz ordainduko diete hau jasotzea dagokien langileei (hiru urteko bakantea izan, prozesuan parte hartu eta finkotasuna lortu ez dutenek).

LABetik lanean eta borrokan jarraituko dugu Lan Hitzarmena osotasunean garatu dadin.

INFO-25-09-29