EAEko Hezkuntza Sailak 2023ko martxoaren 21ean, 2023/2024 ko ikasturteko Euskal autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri ikastetxetan ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrendak argitaratu du
Behin betiko ebazpena: EBAZPENA
Zerrenden kontsulta:HEZIGUNEA – Hezigunean sartu- Eremu pertsonala-Izapideak langileen sailarekin-Ordezkapen izangaien birbaremazioa-2023/24 ikasturtea.
Hala dagokionean, izangai bakoitzak bere erreklamazioaren emaitza kontsultatu ahal izango du, dagokion arrazoiketarekin, horretarako gaitutako estekan “erreklamazioaren emaitza”.
Gora jartzeko errekurtsoa jartzeko epea: 2023ko martxoaren 22tik apirilaren 21era .
![](https://irakaskuntza.lab.eus/wp-content/uploads/2023/03/23-24-Birbaremazioetako-zerrendak-1024x724.jpeg)