Haurreskolak Partzuergoko zerrenden behin behineko irekiera eta birbaremazioaren deialdia argitaratu dute

478

(EAE, Haurreskolak)

LAB sindikatuak, alde sozialetik bakardadean, 2018an sinatuta eta 2019an hobekuntzekin berriztutako ordezkoen araudiak jasotzen duen bezala, “Urtero baremazio-birbaremazio prozesuarekin batera ordezkoen zerrendetan izena emateko epea irekiko da”.
Urriaren 29an alde sozialari ezer jakinarazi gabe, Haurreskolak Partzuergoak hezitzaileen ordezkoen zerrendetan izen-ematea eta baremazio-birbaremazioaren iragarpena egin du, hain zuzen ere, azaroaren 9tik azaroaren 20ra biak barne.
Honen aurrean, LAB sindikatuak salatu nahi du berriro ere Partzuergoak aldebakarrez hartutako erabakia izan dela, deialdia alde sozialarekin negoziatu eta adostu gabe.
Izan ere, Haurreskoletako alde sozialak beste gai batzuekin batera mahai negoziatzaile presentziala eskatu ondoren, Partzuergoak emailez baremazioaren deialdiaren zirriborroa bidali zigun sindikatuei eta lau egunetako epea eman zigun emailez ekarpenak egiteko. Baina… zer pentsatzen du gerenteak?Hau al da negoziatzeko era?
LAB sindikatuak konfinamendu garaian, ordezkoek pairatuko zuten kaltea aintzat hartuta, baremazioari begira hainbat ekarpen egin zizkion Partzuergoari; besteak beste, konfinamendua hasi zenean kontratua indarrean zuten ordezkoei, nahiz eta konfinamenduan zehar aipatutako kontratua bukatu, haurreskolak itxita egon ziren denboran, 2019ko kontratazioarekin alderatuta aurreko urteko hilabete horietan lanean egon ziren langile ordezkoei tarte hori lan egindakoa bezala puntuatzea, baldin eta zerrendetan erabilgarri zeuden eskolak itxi ziren egunean…, eztabaidatzeko eta negoziatzeko aukerarik izan ez dugun proposamen desberdinak, azken finean.
LAB sindikatuak berriro salatu nahi ditu Zorione Etxezarragak, Haurreskolak Partzuergoaren gerenteak duen jarrera eta akordioak betetzeko borondate eza, besteak beste ordezkapen guztiak lehenengo egunetik betetzea, eta negoziatzeko ezgaitasuna.
Beraz, gure eskubide eta kalitatezko hezkuntzaren alde AKTIBATU! Adi mobilizazioetara!

HEZITZAILE ORDEZKOEN IZEN EMATEA, BAREMAZIOA/BIRBAREMAZIOA

Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko azaroaren 9tik 2020ko azaroaren 20ra, biak barne.

Honako Info honetan prozesuaren nondik norakoa topatu ahal duzue

INFO-6._-Baremazioa-eta-izen-ematearen-informazioa