Haurreskolak Partzuergoko lan-metaketa eta obra eta zerbitzuengatiko kontraruen luzapena, uztailean

678

Jakin badakigu, lan-metaketa eta obra eta zerbitzuengatiko kontratuak dituzten Haurreskolak Partzuergoko langileen artean egonezina eta urduritasuna zabaltzen ari dela, uztailean kontratuekin zer gertatuko den argi ez baitute.
Izan ere, 2022ko Lan Erreformak kontratazioaren inguruan aldaketa batzuk ezarri ditu orain arte zeuden kontratu mota eta hauen gehienezko iraupenean. Horregatik, LAB sindikatuak kontratuei eta hauen iraupenari buruzko informazio lagungarria helarazten dizue.


OBRA ETA ZERBITZUENGATIKO KONTRATUA:

Haurreskolak Partzuergoan arreta premia berezia duten haurrekin lotutako kontratua da hau.
◦ Lan erreformak Obra edo zerbitzu jakin baterako kontratua ezabatu du. Hala eta guztiz ere, 2021eko abenduaren 31 baino lehen egindako obra eta zerbitzu jakinerako kontratuak mantendu eta gehieneko iraupeneraino aplikatuko dira, aurreko araudian jasotako baldintzetan. Haurreskoletako kasuan, kontratuan agertzen den amaiera datara arte edota arreta berezia behar duen umearen matrikulazioaren arabera.


LAN-METAKETA KONTRATUAK:

Haurreskolak Partzuergoan haurreskola bateko matrikulazioa handitzearekin lotutako kontratua da hau.
◦ 2021eko abenduaren 31 baino lehen egindakoak: aurreko araudia bete behar dute, hau da, gehienez 9 hilabetekoa kontratua gauzatzen den egun beretik.
◦ 2021eko abenduaren 31tik ondoren egindakoak: Itundu diren egunean indarrean dagoen lege- edo hitzarmen-araudiaren arabera arautuko dira, eta iraupena ez da sei hilabetetik gorakoa izango.

KONTRATU MOTAKONTRATUAREN IRAUPENA
Obra eta zerbitzuengatiko kontratuaGehienez haurreskola zabalik dagoen azken egunera arte eta arreta berezia behar duen umearen matrikula mantentzearekin baldintzatua.
Lan metaketa 2021ko abenduaren 31a baino lehenago egindakoakGehienez 9 hilabetetakoak izango dira hasiera data kontuan hartuta.
2021ko abenduaren 31tik aurrera egindako lan metaketakGehienez 6 hilabetetakoak izango dira hasiera data kontuan hartuta.
INFO-24._kontratuen-luzapenak-uztailean1