Haurreskolak Partzuergoa: Prest Gara ikastaroak

295

Urteak dira Haurreskolak Partzuergoko langileok Prest Gara ikastaroetan parte hartzeko eskaera egiten dugula. Izen emate epea zabaldu den honetan https://www.euskadi.eus/langile-irakasle-prest-gara-prestakuntza/web01-a3htreba/eu/, berriz ere, salatu behar dugu eskainitako ikastaroetan ez dutela Haur Hezitzaileei zuzendutakorik eskaini. Eskainitako ikastaro batzuk haur hezkuntzako 1. zikloa ardatz badute ere, irakasleei zuzendatuta daude, eta beraz, parte hartzeko aukera ukatua izan zaigu. Haurreskolak Partzuergoak egin beharko luke harremana zuzenean Hezkuntza Saileko Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzarekin Haurreskolak Partzuergoan zuzendu behar den formazioa kudeatzeko.

Hezkuntza legearen aurreproiektuari LAB sindikatutik egindako ekarpenetan eskatu dugu Haurreskolak Partzuergoa Hezkuntza Sailean integratzea, eskaintza unibertsal, kalitatezko eta doakoa bermatuz. Hezkuntza Sailak antolatutako formazio planetan gainontzeko irakaskuntzako langileek duten aukera berdinekin parte hartu nahi eta behar dugu. Integrazioaz eta homologazioaz ari garenean honetaz ere ari gara; Haurreskolak Partzuergoko langileok gainontzeko irakaskuntzako langileek dituzten eskubide berak izateaz hain zuzen ere (Prest gara, Irale edo Hezkuntza Sailak antolatutako beste edozein).

Gauzak horrela, Hezkuntza Saileko Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendariari bilera eskatu diogu, izan ere, LABek aldebakarrez Haurreskolak Partzuergoarekin sinatutako 2018ko martxoaren 6ko akordioaren 11.puntuan jasotzen da Prest-Garan parte-hartzea aztertzeko konpromisoa.

Bestalde, Zuzendari pedagogikoari bilera eskaera bidali diogu Haurreskolak Partzuergoan jarraituko den ildo pedagogikoa ezagutu eta honen gainean ekarpenak egin ahal izateko.

Haurreskoletako langileok lanean jarraituko dugu euskal eskola publiko komunitarioa iruten!

ANIMO ETA AURRERA!